Hiru eguneko dolua Berastegin
Samina sortu du herrian Fermin Caminos gaztearen heriotzak
Samina sortu du Berastegin Fermin Caminos gaztearen heriotzak. Herrian oso ezaguna zen larunbatean Aspen istripu izan ostean hildako berastegiarra. Udalak hiru eguneko dolua izendatu du gertakariaren «inpaktuarengatik», adierazi du ohar bitartez.
Publicidad
Noticia Relacionada
El montañero de Berastegi sufrió una caída fatal al pisar una placa de hielo
Udalak «babesa eta elkartasuna» adierazi nahi izan die Fermin Caminosen sendiari, baita ezbeharraren unean «bere ondoan zeuden herritarrei zein gertukoei. Beraien zerbitzura gaudela jakinarazi nahi diegu», dio testuak.
Gainera, Berastegiko Udalak antolatuta dituen ekintza ofizialak atzeratzea erabaki du, herriko bandera masta erdian kokatu du lazo beltzarekin eta hiru eguneko dolua izendatu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión