Lizartza
Herri afarirako eta helduen bazkarirako tiketak salgaiLizartza
Viernes, 29 de agosto 2025, 20:43
Datorren ostegunean hasiko dituzte Andra Mari jaiak eta hurrengo egunetan herri afaria eta helduen bazkaria egingo dituzte. Joan nahi dutenentzako txartelak salgai daude dagoeneko Ostatuan, Lizar dendan eta udaletxean.
Publicidad
Irailaren 6an egingo dute afari herrikoia, Larrea Catering-en eskutik. Helduen menuak 30 euroko prezioa du eta ganba entsalada, onddo budina, legatza frijitua (razio erdia), txerri karrilerak saltsan (razio erdia) flana helatuarekin, kafea eta txupito bat eskainiko dira. Haurren menuan, 15 euroko prezioan, kroketak, xolomoa eta helatua eskainiko dituzte.
Helduen bazkaria irailaren 8an egingo da Ostatuan, 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Tiketak 10 euroko prezioa izango du.
Txosnako turnoak
Urtero bezala, txosna jarriko du Festa Batzordeak eta bertan lan egiteko boluntarioak behar ditu, irabaziak festak finantzatzera bideratuko baitira. Lagundu nahi dutenek 660 139 380 telefono-zenbakira deitu behar dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión