Ataun
Haurrek ederki pasatu zuten festetanSan Gregorio auzoan elkarrekin bazkaldu eta jolas ugari egin zuten egun osoan
Ataun
Sábado, 30 de agosto 2025, 21:29
Goizean buruhandiekin jolastu eta elkarrekin bazkaldu ondoren, nahi adina jolas egin zuten arratsaldean plazan eta Zelai frontoian jarri ziren puzgarrietan. Helduek ere eduki zuten ondo pasatzeko tartea. Arratsaldean, mozorro festa egin zuten, Dj Fresa Morangok girotuta. Ura izan zen festa batzordeak aukeratutako gaia eta sormen handia erakutsi zuten mozorroak prestatzerakoan.
Publicidad
Gaur pilota partidak jokatuko dira 11:30etatik aurrera eta 12:30ean kantu-poteoa egingo da. Arratsaldean, Otsoak dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du 18:00etan, eta jarraian gazta dastaketa egingo da.
San Gregorio egunean agurtuko dituzte jaiak, irailaren 3an. 10:00etan Meza Santua eskainiko da eta ondoren salda beroa banatuko da Pelotazale elkartean. 12:30ean umeen toka txapelketa herrikoia antolatuko da, jarraian helduena eta 14:30ean herri bazkaria egingo da. Arratsaldean, Mus Txapelketa herrikoia antolatuko da 17:30ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión