Borrar
Maialen Arizkorreta zegamarra DE LA HERA
Zegama | 90 urte zurekin

«Gorroto-amodio harremana dute zegamar askok maratoiarekin»

Erreferentea. 18 urtez barrutik bizi izan du Maialen Arizkorretak Zegama-Aizkorri proba, honek dakartzan erronka, zailtasun eta poztasunekin

Josu Zabala

Zarautz

Igandea, 7 iraila 2025

Comenta

Maialen Arizkorreta zegamarrak Donostiako Fortuna elkartean (Behobia-San Sebastian lasterketa antolatzen duen klubean) egiten du lan, marketin kontuetan, baina bere bihotzaren zati nagusia Zegaman eta, batez ere, beste lasterketa handi dago. Urte guztian zehar, eta ez bakarrik maiatzeko asteburu garrantzitsuan, Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren antolakuntzan buru-belarri aritzen da. Herri txiki honek mundu mailako mapan bere izena idaztea lortu du kirol proba honen bidez, eta Maialen lekuko eta parte-hartzaile aktiboa da prozesu horretan.

Zegamak badu berezko xarma. Arizkorretak dioenez, «nire ustez herri bezala berezi egiten gaituena kanpoko jendea hartzeko abilezia da, nahiz eta itxiak garela dirudien (herri txiki bat garelako), gugana datorren jendea pozik dabil gure artean». Adibide gisa, bere kuadrillan Errioxatik etorritako lagun bat dago, eta herrian erabat integratua dagoela kontatzen du irribarrez.

ZEGAMA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.543

Euskaldunes (2021):

84,8 %

Densidad población:

44,30 hab/km2

Tasa de paro (2023):

4,4 %

Renta personal (2022):

27.188 €

Altitud:

296 m.

Superficie:

3.483 Ha

ZEGAMA

Goierri

Comarca:

Habitantes:

1.543

Euskaldunes (2021):

84,8 %

Densidad población:

44,30 hab/km2

Tasa de paro (2023):

4,4 %

Renta personal (2022):

27.188 €

Altitud:

296 m.

Superficie:

3.483 Ha

ZEGAMA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.543

Euskaldunes (2021):

84,8 %

Densidad población:

44,30 hab/km2

Tasa de paro (2023):

4,4 %

Renta personal (2022):

27.188 €

Altitud:

296 m.

Superficie:

3.483 Ha

ZEGAMA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.543

Euskaldunes (2021):

84,8 %

Densidad población:

44,30 hab/km2

Tasa de paro (2023):

4,4 %

Renta personal (2022):

27.188 €

Altitud:

296 m.

Superficie:

3.483 Ha

Zegama-Aizkorri lasterketaren garrantzia ez da soilik kirol arlora mugatzen. «Herri bezala oso garrantzitsua da guretzat, alde batetik generazioen arteko elkarlaguntza lortzeko. Boluntarioak 80 urtetik hasita 16 urte arteko gazteak dira, eta horrek herriarentzat lan egitearen kontzientzia pizten die bizilagunei», azaltzen du. Junior trailean markajeaz edo hornidurez arduratzen diren gazteak etorkizuneko erreleboaren parte dira.

Hala ere, horrelako ekitaldi handi batek baditu bere alde ilunak ere. «Asteburu horretan Zegaman bizitzea ez da erraza; ez gara denontzat komodoak. Herriko aurrekontuetan ere eragina dauka probak, eta saiatzen gara gastua ahalik eta txikiena izan dadin. Aparkalekuak eta zerbitzuak ere kolapsatuta egoten dira, baina asteburu batez, merezi duela uste dugu» dio Arizkorretak. Herritarrek probarekin duten harremana 'maitasun-gorroto' modukoa dela dio «Oso harro gaude, baina horren gustukoak ez diren beste gauza batzuk ere badakartza.

Maialenen bizi probarekin 'lotuta' dago. «18 urterekin hasi nintzen, 36 ditut orain, eta bizitza erdia daramat hemen. Nire aita ere boluntario izan da beti». Hasiera batean ingelesa zekien norbait behar zutela eta dortsalak banatzen hasi zen; gero, poliki-poliki ardura handiagoak hartu zituen. 2015ean sare sozialen eta komunikazioaren kudeaketa bere gain hartu zuen, eta egun antolakuntza talde nagusiko kide da.

«Zegama-Aizkorri mitifikatu egin da, ez dugu mendirik altuena edo ibilbiderik ederrena, baina bai giro aparta eta zalego sutsua. Eguraldiak berdin du: euria egin arren, jendea Aizkorrin egongo da probaren egunean» dio.

Arizkorretak argi du, ez du bere bizitza Zegamatik urrun irudikatzen. «Esnatu, leihoa ireki eta Aizkorri ikusteak sekulako baretasuna ematen dit barrenean, askori itsasoak ematen dien sentimendua bezala». Beretzat, Zegama ez da soilik jaioterria, baizik eta nortasunaren eta bizitzaren zati bat.

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke Zegama?

–Herri txikia da, herritarren artean ondo ezagutu eta zaintzen gara, horrek egiten du berezi Zegama.

- – Zer da Zegaman bizitzeak duen hoberena?

–Bertako herritarren artean dugun giroa, eta nola ez, inguratzen gaituzten parajeak, oso ederrak dira.

- – Eta okerrena?

– Beste herrietatik urrun gaudela, eta bertan falta diren zerbitzu batzuk... Etxebizitza arazoak ere baditugu hemen.

- – Txoko kuttunen bat herrian?

– Herrian, Anduetza parkea, eta inguruan, gure gertu dauden tontorrak.

(83.a 88tik)

Eta hurrengo igandean... Zerain

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gorroto-amodio harremana dute zegamar askok maratoiarekin»