Amezketa

Gaztelekuak gune berria izango du ikasturte honetan

YARZA

amezketa.

Miércoles, 5 de octubre 2022, 00:09

Amezketako Udalak Gaztelekua martxan jarriko du ikasturte honetan. Hamabi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta berrikuntza nagusia kokapen berria izango da, Bartolome Deunaren kaleko 27an dagoen eraikineko lehen solairuan kokatuko baita.

Publicidad

Gaztelekua urriaren 10ean irekiko da, 16:30etik 19:30era. Ikasturte osoan ordutegi horretan irekiko ditu ateak. Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da bertako erabiltzaile izatea. Izena emateko epea urriaren 10ean irekiko da, 21a bitartean.

Dantza eta yoga ikastaroak

Urtero bezala, yoga eta euskal dantza ikastaroak emango dira Amezketan. Yoga kultur etxean emango da asteazkenetan 18:30etik 20:00etara eta izena emateko 626 141 228 telefonora deitu edo idatzi beharko da.

Euskal dantza ikastaroa, berriz, hamabi urtera arteko haurrek guraso elkartearen bidez izena eman beharko dute. Hamabi urtetik gorakoek 676 707 082 telefonora deitu edo idatzi beharko dute urriaren 7a, ostirala, baino lehen. Taldeak sortzen direnean zehaztuko dira eskola egunak eta orduak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad