
«Eskubaloia nire bizitza izan da»
Dedikazioa. Urte luzez Iñaki 'Ambrosio' Apaolaza Ormaiztegi K.E. eskubaloi taldeko sostengua izan da, eta estimaz gogoratzen ditu bizitako esperientziak
Bi urte dira jada herriko aktibo nagusienetako batez gozatzeko aukera ez dugula, pena handia ematen dit, baina bizitza etapa ezberdinez osatuta dago, eta inoiz ez ditut ahaztuko eskubaloiaz gozatzeko aukera izan genuen urteak». Iñaki 'Ambrosio' Apaolaza ormaiztegiarra herriko figura erreferente nagusienetako bat da; jokalari bezala 10 urte eman zituen Ormaiztegi Kirol Elkarteko (O.K.E.) eskubaloi taldean, baina are ezagunagoa da ia 40 urteko entrenatzaile ibilbideagatik. «Ormaiztegi mapan jartzen lagundu dugu urte hauetan guztietan. Ehunka jokalari, talde eta zaletu pasatu dira Zubipe kiroldegitik eskubaloiaz gozatzera. Eskubaloia nire bizitza izan da, eta oraindik ere bada», azaltzen du Ambrosiok.
Herritar multzo batetik sortutako kirol taldeak mugak gainditzea lortu zuen auzolan eta ilusioz. «Gogoratzen dut taldearen lehen urtetan Barakaldo, Eibar eta bestelako talde handiak gurean aritzen zirela, maila oso altuko jokalari kanpotarrekin. Eta guk, talde umil baina gogorra genuen, Ormaiztegiko armarria defendatzeko ideia argiarekin. Ilusio handiz bizi izan dugun proiektua izan da, baina ez bakarrik jokalari eta entrenatzaileek; herritarrek ere bere sentitzen zuten taldea, eta ez zuten hutsik egiten asteburuero», gogoratzen du Apaolazak.
Herriko giroa ez da itzali bi urteren ostean, baina bihotzez gogoratzen ditu urte horiek. «Partiduak amaitzean, kiroldegi inguruko eta herriko beste tabernetan biltzen ginen denok (jokalariak, staffeko kideak, ikusleak, familiak...) eta jardunaldi bakoitzeko anekdotak komentatzen genituen trago artean. Azken urteetan ere, kategoriako ikusle gehien biltzen zituen kantxa genuen, eta nabaria zen bertako ikusleen bultzada. Plazer hutsa zen bertan aritzea», dio Ambrosiok.

ORMAIZTEGI
Comarca:
Goierri
Habitantes:
1.266
Euskaldunes (2021):
75,57 %
Densidad población:
184,81 hab/km2
Tasa de paro (2023):
7,8 %
Renta personal (2022):
25.719 €
Altitud:
195 m.
Superficie:
685 Ha

ORMAIZTEGI
Goierri
Comarca:
Habitantes:
1.266
Euskaldunes (2021):
75,57 %
Densidad población:
184,81 hab/km2
Tasa de paro (2023):
7,8 %
Renta personal (2022):
25.719 €
Altitud:
195 m.
Superficie:
685 Ha

ORMAIZTEGI
Comarca:
Goierri
Habitantes:
1.266
Euskaldunes (2021):
75,57 %
Densidad población:
184,81 hab/km2
Tasa de paro (2023):
7,8 %
Renta personal (2022):
25.719 €
Altitud:
195 m.
Superficie:
685 Ha

ORMAIZTEGI
Comarca:
Goierri
Habitantes:
1.266
Euskaldunes (2021):
75,57 %
Densidad población:
184,81 hab/km2
Tasa de paro (2023):
7,8 %
Renta personal (2022):
25.719 €
Altitud:
195 m.
Superficie:
685 Ha
Herri txikietako grina ez da sekula galdu Ormaiztegin. «Ormaiztegiarrak 'harrikalariak' gara, eta betidanik izan gara kementsuak kantxan. Defentsan beti aritu gara gogor eta gure limitazioekin; bagenekien zein zen garaipena bilatzeko bidea. Azken urteetan, tendentziak eta jendearen nahiak aldatu egin direla argi dago, eta gure senior taldeko jokalariak pixkanaka taldea uzten joan ziren, konpromisoak, lana, familia... direla medio. Batzuk beste talde batzuetara mugitu dira, eta sekulako maila erakusten ari dira. Herri txiki bat izanda, erreleboa bilatzea ez da sekula erraza izan, eta horregatik eten da azken urte hauetan», aipatzen du.
«Hala ere, argi dut eskubaloi taldearen historia ez dela hemen amaitzen. Ormaiztegi eskubaloia da, eta hori ez da aldatuko. Orain, gaztetxoekin lanean dabilen taldetxo bat eratu da, eta lanean ari dira proiektua berpizteko. Bitartean, urte luze eta eder hauetan bizitakoa gogoratzea besterik ez zaigu geratzen. Emandako guztiaz harro gaude guztiok, eta laster Zubipe berriro ere beteko delakoaren esperantzarekin gaude herritar asko, behinola bertan bizitakoa berriro bizitzeko nahia ez baita itzaltzen ormaiztegiarrongan», amaitzen du Ambrosiok.
Nire herria
- – Nola deskribatuko zenuke Ormaiztegi?
–Herri lasaia da, herritarren artean denok ezagutzen dugu elkar, eta egunerokotasunean behar ditugun zerbitzuak eskaintzen dituena.
- – Zer da Ormaiztegi bizitzeak duen hoberena?
–Gure kiroldegia eta herritarren artean dugun giroa, benetan berezia da.
- – Eta okerrena?
– Kanposantua ezango nuke, ez naiz asko joaten. Bestela, dena dut gustuko.
- – Txoko kuttunen bat herrian?
– Soziedadea, herriko tabernak eta kiroldegia. Bakoitzak bere xarma du, herriaz gozatu eta gure artean gustura egoteko lekuak dira.
(88tik 74.ena)
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.