Ekitaldiaren ondoren bertara gerturatu ziren guztiak plazan elkartu ziren. ARGAZKIAK A. NÚÑEZ

Asteasu

Esker beroa Pilar Legarrari

Alkatetzako urteetan lankide eta bidelagun izan dituen pertsonek ekitaldi berezia eskaini zioten

Amaia Núñez

Asteasu

Lunes, 22 de septiembre 2025

Alkate eta zinegotzi bezala azken udalbatza izan zuen Pilar Legarrak. Hamalau urteren ondoren, erretiroa hartzearekin batera, udal karguak alde batera utzi ditu. Asteasuko Udalean 40 urte egin zituen, lehenengo administrari bezala lanean eta azken urteetan alkate. Urte horietan guztietan berarekin elkarlanean aritutako pertsonek esker oneko ekitaldia eskaini zioten plenoaren ondoren.

Publicidad

«Bukatu daiteke alkatetza bat gaur baino hobeto?», errepikatu zuen Pilarrek, sorpresaz betetako ekitaldian. Udaletxeko kultur aretoa txikia geratu zen egun horretan bere ondoan egon nahi izan zuten guztiak hartzeko. Amaia Agirrek aurkeztu zuen ekitaldia, bertso batzuekin eman zion hasiera.

Ondoren, udal langileak, Asteasu Batuz udal taldeko kideek; Pello Errota eskolako zuzendari eta ikasleak; Miguel Mari Izagirre brigadako udal langile ohia; Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' idazleak, Alkiza, Berastegi eta Irurako alkateek; Euskal Fondoko Juanma Balerdi; Aiztondo eta El Salvadorren arteko elkartasun taldeko Mikel Arrastoa eta Porrotx pailazoak parte hartu zuten. Plazan berriz, Maite Amenabar, Beatriz Unzue eta Kristina Rodrigez Zizurkilgo, Amasa-Villabonako eta Adunako alkateek agurra eskaini zioten.

Guztiek azpimarratu zuten, «erraza» izan dela Legarrarekin lankidetzan aritzea eta eskerrak eman nahi izan zizkioten emandako laguntzagatik eta izandako jarreragatik. «Haurrak etorkizuna» izateaz gain, «oraina» ere badirela ulertzeagatik, baita eskualde irizpidea Tolosaldean zabaltzeagatik ere. «Piliren itzalak Asteasu gainditu eta eskualdea hartzen du. Zuk sinistu zenuen eskualdeak zuen indarra», eskertu zion Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkateak. «Guretzako gidari izan eta herrien arteko lankidetza» sustatu duela azaldu zuen Juanma Balerdik.

Pilarrek hunkituta eta ahozabalik entzuten zituen beragatik esandakoak. «Eskerrak bidean izan zaituztedan guztiei, beste pertsona bat izaten lagundu didalako», eskertu zuen amaieran. Izan ere, bere agintaldiko arda-tza «talde lana eta sinesgarritasuna» izan dela azpimarratu zuen. Udal ardurak alde batera utzi baditu ere, berak sustatutako komunitatean parte hartzen jarraituko duela aitortu zuen, «komunitate izaera batean sinetsita».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad