Borrar
Boloak pasioa dira Aitziber Makazagarentzat. 2023an Gipuzkoako Emakumezko Bolari Onenaren saria jaso zuen azkenekoz. Arizmendi
Zerain | 90 urte zurekin

«Boloek zerbait pizten dute nigan»

Pasioa. Mendi artean dagoe herri txiki eta berezia da Zerain. Aitziber Makazagak bere herriaren lasaitasuna eta boloekiko pasioa gozatzen ditu bertan.

Domingo, 14 de septiembre 2025

Comenta

Zerain herri txikia da, baina nortasun handikoa. Aitziber Makazaga bertan jaio eta bizi da, eta argi dauka ez lukeela beste herri batekin trukatuko. «Jaio eta bizitzeko herri polita da, ez nuen aldatuko beste herri batengatik», dio.

Herrira datorren bisitariari argi dauka zer erakutsi lehenik. «Plaza bera eta jauregia erakutsiko nizkioke, eta gero seguru naiz bolalekura eramango nukeela. Mandio edo ostatura sagardoa eta gazta probatzera eramango nuke, eta noski, museora: nondik gatozen azaltzen duen altxorra da, barrua ukitzen didan zerbait».

ZERAIN

Comarca:

Goierri

Habitantes:

281

Euskaldunes (2021):

92,34 %

Densidad población:

27,63 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,9 %

Renta personal (2022):

29.769 €

Altitud:

337 m.

Superficie:

1.017 Ha

ZERAIN

Goierri

Comarca:

Habitantes:

281

Euskaldunes (2021):

92,34 %

Densidad población:

27,63 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,9 %

Renta personal (2022):

29.769 €

Altitud:

337 m.

Superficie:

1.017 Ha

ZERAIN

Comarca:

Goierri

Habitantes:

281

Euskaldunes (2021):

92,34 %

Densidad población:

27,63 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,9 %

Renta personal (2022):

29.769 €

Altitud:

337 m.

Superficie:

1.017 Ha

ZERAIN

Comarca:

Goierri

Habitantes:

281

Euskaldunes (2021):

92,34 %

Densidad población:

27,63 hab/km2

Tasa de paro (2023):

3,9 %

Renta personal (2022):

29.769 €

Altitud:

337 m.

Superficie:

1.017 Ha

Gazteek Zerainen bizi duten esperientzia berezia dela dio Makazagak. «Nik 15 urteko alaba bat eta 12 urteko bikiak ditut, eta lasaitasun osoz irteten dira kalera. Hiri batek ez die Zerainek hezteko ematen dien askatasuna ematen».

Generazio arteko harreman horrek altxor berezia eskaintzen die herritarrei. «Nik 20 urte gazteagoekin trago bat hartzen pasa dezaket arratsaldea, eta hori altxor bat da. Generazioen arteko transmisioa lehen pertsonan bizi dugu hemen».

Komunitatearen indarra nabaria dela ere azpimarratzen du. «Gauzak antolatzen direnean, jendeak parte hartzen du. Azkenekoan hazi trukaketa antolatu genuen Zerainlabetik adibidez, eta sekulako giroa sortu zen, horrek poztasuna ematen du».

Aitziber Makazagaren izena lotuta dago boloekin. Txikitatik izan zuen kirol horren gertutasuna. «Nire amaren osaba (Antonio Alustiza) oso bolari ona zen, eta berarekin hainbat emakume bolatan hasi ginen. Larunbat arratsalde batean hainbat emakume gerturatu ginen probatzera, gero gutxitzen joan zen taldea eta azkenean 6 bat geratu ginen jokatzen».

2003an iritsi zen bere lehen garaipena. «Gipuzkoako txapelketa herrira etorri zen eta nire lehen txapela bertan irabazi nuen». Handik aurrera, beste hainbat garaipen eskuratu ditu eta 2023an Gipuzkoako Emakumezko Bolari Onenaren saria jaso zuen azkenekoz, sentimendu bereziz gogoratzen duena.

Baina kirolak sakrifizioa ere badakar. «Askotan aste osoan lan egin eta gero, ez dut ulertzen nola jarraitzen dudan jokatzen, zeozer pizten du nire barruan. Sakrifizioa dago atzetik, baina engantxatu egiten duen joku bat da». «Berdintasunean joka daitekeen kirola da gurea, bolatokira noanean gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak gara, ez gehiago, ez gutxiago», dio Makazagak.

Hainbat urtez Gipuzkoako bolari onena izendatu izanak bere lana berretsi du: «Egindako ibilbidea ona den seinalea da hau. Azken txapela berezia izan zen, bueltatu eta irabazteak ilusio berezia egin ninduen», osasun arazoak zirela eta urte batzuetan ezin izan baitzen bolatokian aritu.

Ikuspegia aldatzea beharrezkoa da kirola mantentzeko. «Ez da erraza, emakumeak bakarrik ez dira bultzatu behar, gazteak ere bertara erakarri behar dira. Ez da bakarrik bolak botatzea, gazteei erakutsi beharra zaie, eta horretarako denbora eta konpromisoa behar da», amaitzen du.

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke Zerain?

–Jaio eta bizi naizen herri polita da Zerain, ez nuen beste herri batengatik sekula aldatuko.

- – Zer da Zerainen bizitzeak duen hoberena?

–Lasaitasuna. nahi dugun moduan bizitzeko aukera, herrian parte hartzeko aukera, paraje ederrak,...

- – Eta okerrena?

– Zerbitzu batzuen eza eta mugikortasun arazoak gehienbat, herri txiki guztietan gertatzen den moduan.

- – Txoko kuttunen bat herrian?

– Ur saltoa. Neguan, urez betetzen da eta benetan polita da. Barruak askatzeko aukera ematen dit niri.

(84.a 88tik)

Eta hurrengo igandean... Zestoa

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Boloek zerbait pizten dute nigan»