Nekazal sindikatuek gaur egingo duten batzarrera deitu dituzte Mankomunitateko udalak eta aldundia. LOBO ALTUNA

«EH Bilduk abeltzainoi emandako hitza jan egin du»

Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBAk sindikatuek Mankomunitateko abere azienda murrizteko emandako pausoak salatu dituzte

El Diario Vasco

ZALDIBIA.

Martes, 2 de febrero 2021, 00:23

Aralarko mendira beren abereak igotzen dituzten abeltzainen izenean, Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuek beraien «desadostasuna» eta «haserrea» azaldu dute azken egunotan hainbat abeltzainek jasotako eskutitzen aurrean, arrazoi ezberdinak tarteko, beren helburua azienda murriztea dutela ikusirik.

Publicidad

Mankomunitateak beren ordenantzak berritzeko beharra mahai gainean jarri eta elkarlanerako deia egin duen arren, abeltzainen ordezkariekin hitzegin gabe, azienda murrizteko eskatuz bidali ditu eskutitzak sindikatuen esanetan.

Aldi berean, «azienda murrizteko beharra justifikatuko zukeen balizko gainkarga ziurtatzen duen txosten teknikorik ez dago, ez eta eskutitzak nori bidali justifikatuko duen txosten teknikorik», diote. «Beraz, abeltzainen ordezkariok, eskutitzak bidaltzeko erabakia bidegabekeria eta arbitrariotasunaren eredu ezinhobeak direla salatu nahi dugu».

Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuek Mankomunitatean udalen gehiengoa sostengatzen duen alderdi politikoaren jokabidea salatu nahi dute, «EH Bildurena alegia, 2019an mahaigaineratu zuen helburuarekin jarraitzen duelako, hau da, Mankomunitateko mendian dagoen abelburu kopurua murriztea». Sindikatuen esanetan, «EH Bilduk abeltzainoi emandako hitza jan egin du, zakarrontzira bota beharreko planak berreskuratu eta beste behin, abelburuak murrizteko helburua jarri du bere lehentasunen artean eta horren harira ulertzen dira, egunotan jasotako eskutitzak».

Gaur, batzarra

Gai hau jorratzeko, Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuek, gaur asteartea, arratsaldeko 15.00 etan, Goizaneko areto nagusian batzarra egingo dute, eta bertara deitu nahi izan dituzte bai Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten udal guztiak, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad