«Belauntzatik goi mailara noa bizikletaz»
Ibai Irisarri. Txirrindularitzari esker toki ugari ezagutu ditu, baina beti «Belauntzara bueltatzeko irrikitan egoten naiz, etxean bezala inon ez», onartzen du
T
xirrindularitzak bidaiatzeko eta beste leku batzuk ezagutzeko aukera ematen dio, baina Ibai Irisarrirentzat ez dago bere herriaren, Belauntzaren, parekorik. «Ni beti izan naiz ume bat oso herritsua. Beti hemen egon naiz, hemengo jendearekin, baserrian baita, asko gustatzen zaizkik animaliak. Hemen hasi nintzen bizikletan ibiltzen». Ia lagun guztiak Tolosan ezagutu zituen, eskolan. Baina herriko kontuetan parte hartzen jarraitzen du beti, «alkate guztiek eman didate ideiak eta proposamenak emateko aukera, festetarako adibidez».
Gaztea izanagatik guzak oso garbi dauzka. «Oraingoz puntu oso on batean nago. Jira Bira Eulen Nuuk taldearekin oso pozik eta selekzioarekin ere bai. Nire lehenengo urtea da maila berri honetan, U 23 kategorian, etxeko karreretan maila oso ona ematen ari naiz. Nire helburua momentu honetan sailkapenean ahal dudan altuen egotea da».

BELAUNTZA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
304
Euskaldunes (2021):
83,21 %
88,62 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,3 %
Renta personal (2021):
22.195 €
Altitud:
209 m.
Superficie:
343 Ha

BELAUNTZA
Tolosaldea
Comarca:
Habitantes:
304
Euskaldunes (2021):
83,21 %
88,62 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,3 %
Renta personal (2021):
22.195 €
Altitud:
209 m.
Superficie:
343 Ha

BELAUNTZA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
304
Euskaldunes (2021):
83,21 %
88,62 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,3 %
Renta personal (2021):
22.195 €
Altitud:
209 m.
Superficie:
343 Ha

BELAUNTZA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
304
Euskaldunes (2021):
83,21 %
88,62 hab/Km2
Densidad población:
Tasa de paro (2022):
7,3 %
Renta personal (2021):
22.195 €
Altitud:
209 m.
Superficie:
343 Ha
Etorkizunera begira ere badaki zein den bere helburua, zalantzarik gabe: «goi mailara iristea. Dena doan bezala ikusita, nire desira dudarik gabe, heltzea da. Gero eta gertuago ikusten dut, azkenean kategoria hau azken zubia da, jubenil mailatik profesionaletara igotzeko jauzi hori egiteko aukera ematen dizuna. Beste pausotxo txiki batzuk emanda pare bat urtetan, goi mailara igotzeko aukera edukiko dudala uste dut».
Babesik goxoena herrian topatzen du. Herri txikia izanik, «onerako edo txarrerako», denok elkar ezagutzen dutela nabarmentzen du. «Belauntzatik bizikletaz noa goi mailara. Herri guztiak aurrera segitzeko animoak ematen dizkit. Izugarria da hemen kirol hau nola bizi dugun. Edozein karrerara joaten zarela, jendez beteta egoten da. Gu ez gara profesionalak baina berdin du».
Erreferentziak gertu
Bere lehengusu Jon Irisarriren bultzada ere izan du. «Zorte handia izan dut. Beti nire gainean egon da. Bera izan da xarma hori kutsatu didana. Bere karrerak ikustera joaten nintzen eta horrek nolabait animatu ninduen pausoa ematera», onartzen du. Orain Alex Aranburu eta Ion eta Gorka Izagirre anaiak dira bere erreferenteak. «Beraiekin entrenatzeko zorte hori eduki dut. Gero telebistan ikusten ditut, eta hortxe, aurrean, ikusteak emozionatu egiten nau. Beti nahi dut beraiei gauzak ondo ateratzea».
Txirrindularitzari esker herri eta txoko ugari ezagutu ditu. «Beti izan dut bidaiatzeko gogoa eta kirolak aukera hori eman dit. Eta hori, lehen Tolosan ere galdu egiten nintzela.... Jubenil mailan selekzioarekin hasi nintzenen kanpora joaten eta hori oso ongi dago. Baina gehienetan etxera ahalik eta azkarren itzultzeko gogoa izaten dut, familiarekin lasai egoteko, nire txakurrarekin, jardinean lasai... Nahiz eta kanpokoa ere polita izan, eta hori ondo egiaztatu dut oso leku dotoreak ezagutu batitut, etxean bezala ez zaude inon», onartzen du. Belauntzarra goitik behera. Horrela sentitzen da Ibai Irisarri.
Nire herria
- – Nolakoa da Belauntzan bizitzea?
– Oso berezia da. Betidanik hemen bizi izan naiz eta ez nuke hori aldatuko.
- – Zein da bertan bizitzearen alde onena?
– Hoberena niretzat lasaitasuna da, eta Belauntza bezalako herri batean daukazun askatasun hori zoragarria da ere, paregabea.
- – Eta txarrena?
– Beti zerbait txarra dago, kasu honetan transportea. Azkenean, garraioa behar duzu Tolosara jaisteko...
- – Zein da herriko txokorik politena?
– Altxor handiena hilerritik Iramendi baserriko bidea, oso lasaia eta aldi berean izugarrizko bistak dauzka.
(88tik 26.ena)