'Baso kulturaren ondare biziak' txangoa igandean izango da
Mugarrotze teknikan aditua den Álvaro Ruano ikertzaileak gidatuko du
MIKEL BERASATEGI
ZEGAMA.
Miércoles, 5 de octubre 2022, 00:11
Pago motzak edo lepatuak, egurra lortzeko biziki moztutako zuhaitzak dira; aldi berean azalera horretako abel- tzaintzaren aprobetxamenduari laguntzen dutenak. Inausketa horiek egurrean zuloak eta usteltzeak eragiten dituzte, eta zuhaitzari bizi-luzetasun handiagoa ematen diote gainera.
Publicidad
Zegamako Udalak, Anduetza Parketxearekin elkarlanean 'Zur eta Lur' egitaraua plazaratzen du udazkenero. Aurtengoan, saio berezia proposatzen du Anduetza Parketxeak gure basoak interpretatzen laguntzeko helburuarekin.
Datorren igandean, urriaren 9an 'Pago motzak, baso-kulturaren ondare biziak' txango gidatua izango dugu Zegaman. Txangoa gidatzeko Alvaro Aragon Ruano aditua izango dugu, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea. Alvarok basoen egur ustiaketa jasangarria den lepatze edo mugarrotze teknika gertutik aztertu du.
Txangoaren abiapuntua Beunda atsedenlekua izango da (Otzaurtetik abiatuta 1.5km-ra) goizeko 10:30ean. Ibilaldi erraza izango da 2 ordu inguruko iraupenarekin azalpenak barne.
Parte hartzea dohainik da baina aforoa mugatua denez, izena ematea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko, 943 80 21 87 / 688 62 36 09 deitu edota anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera email bat bidali behar da.
Pilota txapelketa
Datorren azaroaren bigarren asteburuan San Martin feria ospatuko da Zegaman. Egitarauren barnean, pilota txapelketaren finala jokatu izan ohi da. Aurrez, ordea, txapelketan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Interesatuek,
Publicidad
Txanton Tabernan dagoen orrian eman behar dute izena, gaur, urriaren 5a delarik azken eguna. Txapelketa bikoteka jokatuko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión