Azpillako gotorlekua zegoen lekuan jarri den oroigarria. A.E.
Segura

Azpillako dorrearen lekuan oroigarria jarri du Rafa Berasategik

Gotorlekuaren aztarnarik ez dago orain baina 1410ean desegin zela uste da

A. ETXEBERRIA

Martes, 4 de octubre 2022, 00:07

Azpillako gotorlekuaren maketa egin zuen Rafa Berasategik duela hilabete batzuk, bere Segurako Historia Berreskuratzeko Bidean egitasmoaren barruan hamairugarrena. Dorrea zegoen lekuan oroigarria jarri du orain, Azpillan, bidearen alboan. Altzairuzko plaka honek, Nafarroako bandera bat dauka goialdean eta testu hau behealdean: 'Hau duzue Ipuzkoa ezagutzen zen nafar lurren defensarako dorrea. Ipuzkoar nafar ginen eta garenoi gaztelarrek 1200etik aurrera armaz inbaditu zigutena, 1410 urtean suntsitua'.

Publicidad

Gotorlekuaren haztarnarik ez dago orain. Dorrea 1410ean desegin zen eta bertako materiala herriko harreseiak egiteko erabili zen. Azpillako haitz tontorra ere desegin zen beranduago eta XX. mendearen hasieran karobia egin zen bertan. Haztarnarik egon ez arren, Azpillako gotorlekua ikusgarria izango zela uste du Rafa Berasategik: «Segurako hiria sortu aurretik, kostaldetik Arabara zihoan bidea ez zen pasatzen Oria ibaiertzetik, Azpilla gainetik baizik, handik Santa Barbara aldera igo eta Otzaurtera zuzenduaz. Gotorleku honen funtzioa galtzada hori babestea zen. Inguruan zituen harkaitzekin eta bertatik dauden bistekin, gaztelua ikusgarria izango zela uste dut. Gipuzkoan mota honetako 12 gazteluren haztarnak bilatu dira eta Azpilakoa oso leku estrategikoan zegoela ikusten da, Auza-Gaztelukoa, Ataungoa eta San Adriangoaren lerroa jarraitzen zuelako».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad