Tolosa Goierri
Auzo tertuliak egingo ditu Udalak herritarren iritzia jasotzekoA. N.
Lizartza.
Jueves, 16 de octubre 2025, 20:21
Herritarren iritziak, beharrak eta iradokizunak jasotzeko auzo tertuliak egingo ditu Lizartzako Udalak datorren astean. Herriko sei gunetan egingo dira bilerak, udal taldeak kalean bertan gertutik entzuteko helburuarekin.
Publicidad
Bi egunetan egingo dituzte bilerak. Astelehenean, urriaren 20an, 17:30ean hasiko dira Mediku etxe aurrean Plaza Soro, Askatasunaren plaza eta Elbarrena 1etik 6rako bizilagunekin. Ondoren, Sokatako parkean elkartuko dira 18:30ean Kale Nagusia, Gurutz Bidea eta Urondoa auzoetako herritarrekin eta, 20:00etan, Uetako zubian, Lezialde eta Ermitaldekoekin.
Asteartean Arrate baserriaren aurrean egingo dute bilera 17:30ean Elbarrena 7tik 18rako bizilagunekin, baita Zumitzaldea, Errekalde, Errekalde Azpikoa eta Eguzkibar baserrikoekin. Jarraian, Arrateko zubian Lartzalde, Ostatu Berri-Aldea, Mekolaldea eta Iruntzialdekoekin eta, amaitzeko, eliza atzean, Elizaldea, Asuraldea, Basaitzaldea eta Ipintzaldeakoekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión