Tolosa Goierri
Austriaren aurkako desafioa jokatuko dute eskualdeko segalariek larunbateanHernaniko Jauregin izango da lehia, gizon eta emakumezkoen parte hartzearekin, euskal sega modalitatean arituz, nork kilo gehiago ebaki
Miércoles, 11 de octubre 2023, 21:00
Sega denboraldia amaitzear dagoela, desafio berezia jokatuko dute eskualdeko segalariek larunbatean. Austriaren eta Euskal Herriaren arteko sega lehia jokatuko da Hernaniko Jauregin 17:00etatik aurrera.
Publicidad
Uztailean jokatu zen Europako sega txapelketan kategoria guztietan garaipenak lortu zituen austriar selekzioak. Larunbat honetan Euskal Herriko selekzioa osatu duten Almitza sega elkarteko lau kideren aurka arituko dira. Euskal sega modalitatean lehiatuko dira, hau da, kilotara.
Dema bikoteka izango da. Lehenengo emakumeen artekoa eta segidan gizonezkoena. Euskal bikotea Luixa Uzkudun eta Alaitz Imazek osatuko dute, Viktoria Fritz eta Gerti Bärnthaler austriaren aurka. 20 minutuko lana egin beharko dute.
Alaitz Imaz, Luixa Uzkudun, Oier Urkola eta Mikel Lizartzak osatuko dute Euskal Herriko taldea desafioan
Ondoren, Mikel Lizartzak eta Oier Urkolak 40 minutuko lana osatu beharko dute Franz Erbschwendtner-en eta Hannes Loiperdinger-en aurka. Amaieran, moztutako belar guztia bildu eta nazio bakoitzeko bikoteen kiloak batuta, kilo gehien ebaki dutenek izango dira irabazle.
Europako Txapelketa
Eslovenian jokatu zen Europako txapelketan Almitza Elkarteko hamabost segalarik parte hartu zuten. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren hiru saioetako sailkapenaren arabera lortu zuten Europarako postua.
Publicidad
Taldea gustura geratu zen emaitzekin. Alaitz Imaz hernialdearrak lortu zuen posturik onena, zazpigarren eginez. Imazek lortutako emaitzaz gain, gizonezkoetan Migel Mari Jauregi bederatzigarren izan zen, baita Luixa Uzkudun ere, emakumezkoetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión