Aralarko abeltzainak «pozik», pisten aurkako salaketa artxibatzearekin
Publikoki beren babesa eta eskerrona azaldu nahi dute erabakiarekin
Aralarko abeltzainen izenean, Aralarko Baserritar Elkarteak, EHNE eta ENBA sindikatuek beraien «poza» agertu nahi izan dute Aralarko pistaren aurkako salaketa artxibatzeko autoaren aurrean. Bide batez, mendira igotzen diren abeltzainen izenean «gure eskerrona» agertu nahi diete absolbitutako Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensio eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zen Jose Miguel Santamariari.
Publicidad
Larunbatean, Aralarko mendira igotzen diren abeltzainen batzarrean, Mankomunitatearen egungo egoera baloratzeaz gain, kaleratu berri den sententzia «positiboki» baloratu zuten, abeltzainen jarduteaz gain, bide azpiegitura egitean, mendiaren eta beren erabiltzaile guztien aldeko ekimena delako, azaldu dute hiru sindikatuek komunikatu batetan.
Aralarko Baserritar elkarteak, EHNE eta ENBAtik «gure babesa berretsi nahi diegu heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen jardun ziren agintariei, bai oraingo hiruei, bai atzetik etorriko den salaketan kalteturiko udal eta foru arduradunei eta baita ere, tartean dauden teknikariei, beti ere, Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan bait dute bere jokabidearen helburu bakarra», adierazi dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión