A
legiarra goitik behera. Horrela sentitzen da Annetxo Agirre Etxeberria. «Txintxarri esaten didatenean harrotasun puntua sentitzen dut. Niretzat behintzat ez da inolaz ere txarra, kanpotik horrela ikusi edo zentzu horrekin esan arren». Hogei urteko gazteak garbi du «Alegia herri on bat dela bizitzeko. Hemen beti dago zer egin edo zer ikusi.Ekitaldi ugari antolatzen dira eta ez gara aspertzen».
Astea Gasteizen ematen du, bertan ari baita Historia ikasketak egiten, baina herrira itzultzeko aukera oro baliatzen du. Ahal izanez gero, astero. «Asteburuero etortzen saiatzen naiz. Izan ere, Alegian familia, mutil-laguna, kuadrilla... ditut eta Gasteiz gustuko izan arren, herrira etortzeko irrikan egoten naiz beti».

ALEGIA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
1.817
Euskaldunes (2021):
76,17%
Densidad población:
234,45 hab/km2
Tasa de paro (2022):
7,7 %
Renta personal (2021):
21.456 €
Altitud:
94 m.
Superficie:
775 Ha

ALEGIA
Tolosaldea
Comarca:
Habitantes:
1.817
Euskaldunes (2021):
76,17%
Densidad población:
234,45 hab/km2
Tasa de paro (2022):
7,7 %
Renta personal (2021):
21.456 €
Altitud:
94 m.
Superficie:
775 Ha

ALEGIA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
1.817
Euskaldunes (2021):
76,17%
Densidad población:
234,45 hab/km2
Tasa de paro (2022):
7,7 %
Renta personal (2021):
21.456 €
Altitud:
94 m.
Superficie:
775 Ha

ALEGIA
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
1.817
Euskaldunes (2021):
76,17%
Densidad población:
234,45 hab/km2
Tasa de paro (2022):
7,7 %
Renta personal (2021):
21.456 €
Altitud:
94 m.
Superficie:
775 Ha
Herri txikia izanik, «onerako edo txarrerako», denok elkar ezagutzen dutela nabarmentzen du Annetxok. «Niretzat horrek abantaila asko ditu. Egia da zerbait gertatuz gero berehala jakiten dela herrian, baina laguntza behar baduzu ere azkar asko topatu dezakezu norbait edozein gauzatarako».
Historia ikasketetan murgilduta dabilen arren, bere pasioa palan jokatzea dela onartzen du Agirrek. Alegia herri pilotazalea da, pilotari harrobia da, baina berak nahiago omen du palan aritzea. «Txikia nintzela, 4-5 urterekin, esku pilotan hasi nintzen entrenatzen. Neska bakarra nintzen eta lagunei esaten nien animatzeko, nirekin entrenatzera etortzeko baina ez zuten nahi. Auzoko frontoian, bai, jokatzen genuen asko, baina gero ez zuten Intxurre pilota eskolan izena eman nahi. Oraindik gogoan dut, txapelketa bateko argazki batean 40 bat ume agertzen ginela eta guztien artean ni neska bakarra nintzela».
Horrek, dena dela, ez zion jokatzen jarraitzeko zaletasunik kendu, alderantziz. «9 bat urte nituela hasiko nintzen palan jokatzen. Gure aita ere palan aritzen zen eta bere partidak ikustera joaten nintzenean beti esaten nion: aita, nik ere jokatu nahi dut, zuk bezala». Esan eta egin. Alegiarra entrenatzen hasi zen eta egun horretan dihardu, buru-belarri, Intxurre pilota elkartearekin. Ez da, jada, neska bakarra. Jexus Murua entrenatzailearen aginduetara, «zazpi neska elkartzen gara Tolosaldean entrenatzeko. Gasteizen nagoenean, berriz, bakarrik entrenatzen dut trinketean, baina gustatzen zait, gustura nago sekulako giro ona dugulako taldean nahiz beste pilotariekin. Gainera, txapelketetan jokatzeak beste leku asko ezagutzeko aukera ematen digu. Jende asko ezagutu dut palari esker eta familia bat osatzen dugula esango nuke».
Maider Mendizabal, Miren Larrarte, Leire Galdos... dira bere erreferenteak kirolean. «Txikitatik gustatu izan zait haiek jokatzen ikustea. Oso onak dira denak ere eta nik garbi nuen, beraiek bezala maila ona eman nahi nuela kirol honetan, beno, horretan ari gara», aitortzen du. Ahalegin horretan, bere bizitza «normalarekin jarraitzen dut. Lagunekin atera eta tarteka, Langaurrera joanez», bere txikitako txoko kuttunena.
Honelakoa da nire herria
- Nolakoa da Alegia?
- Tolosaldean dagoen herri aktiboa, beti dago ekitaldiren bat bertan.Bizirik dagoen herria da.
- Zein da bertan bizitzearen alde onena?
- Bertan dagoen giroa, auzo giroa. Egia da zerbait gertatzen bazaizu berehala jakiten dela baina, laguntza behar baduzu beti bilatzen duzu norbait laguntzeko prest.
- Eta txarrena?
- Onerako eta txarrerako denok elkar ezagutzen dugula, baina niretzat hori abantaila bat da.
- Zein da zure herriko txokorik politena?
- Langaurre ingurua, txikitatik joan izan naiz hara guraso eta lagunekin.
(6-88)