Amezketa
Amezketako Sanmar Sound 2.0. jaialdia larunbateanHerriko emakumeen herri kirol erakustaldia egingo dute plazan, eta arratsaldean festa San Martinera aldatuko da
Amezketa
Jueves, 11 de septiembre 2025
Sanmar Sound 2.0. jaialdia ospatuko dute larunbat honetan Amezketan. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek egun osorako, musika eta herri kirola oinarri. Gainera, akanpada librea egiteko aukera ere egongo da gauean San Martin parkean.
Publicidad
Ekitaldiak eguerdian hasiko dira, herriko emakumeen arteko herri kirol erakustaldiarekin herriko plazan. Taldea duela hilabete batzuk jarri zen martxan, 30-40 urte inguruko emakumeei elkarrekin kirola modu atsegin eta lasai batean egiteko egitasmo batetik. Talde horretatik sortu da egunari hasiera emango dion herri kirol erakustaldia. Emakumezkoen kirolari ikusgarritasuna emateko saioa izango da, festa giroan egingo dena, eta ondoren, trikipoteoa egingo dute herriko tabernetatik.
Akanpada librea
Festak arratsaldean jarraituko du, kasu honetan, San Martin Parkean. 14:30ean bazkaria egongo da eta, 19:00etan, Angry Lovers taldearen kontzertua hasiko da. Funk, soul, rithm&blues eta jazzarekiko zaletasunagatik elkartu ziren ibilbide luzeko lau musikari taldea osatzeko, horien artean Iban Gurrutxaga gitarjolea. Berarekin batera daude Alain Sancho (saxoa, ahotsa, pianoa eta txirula), Eneko Cañibano (baxua eta koroak) eta Unai Olabarri (batería eta koroak).
Ondoren, zahagi ardoa egongo da, eta 23:00etan Hauek taldearen kontzertua hasiko da. Rock boskote azkoitiarra osatzen dute Ion Elorza, Beñat Ucin, Imanol Miranda, Unai Izagirre eta Ander Etxeberriak.
Akelok zozketa
San Bartolome jaietan Akelok guraso elkarteak egin zuen zozketan sariduna agertu ez zenez, bigarren zozketa egin behar izan dute. Zenbaki saritu berria 2299 izan da. Hamabost eguneko epea dago saria jasotzeko, eta sariduna agertuko ez balitz, berriz egingo dute zozketa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión