Alegiako Gabonetako Pilota Topaketako finalak, gaur
Jaialdia 16:00etan hasiko da eta maila ezberdinetako finalak jokatuko dira
A. N.
Viernes, 30 de diciembre 2022, 00:08
Gabonetako Topaketak hogei urte bete ditu aurten Alegiako, Altzoko, Amezketako, Ikaztegieta eta Abaltzisketako pilotari gazteen parte hartzearekin. XX. edizio honetan 65 pilotarik parte hartu dute. Astelehen eta asteartean jokatu zituzten sailkapen partidak eta gaur, gaur ostirala, 16:00etatik aurrera, izango dira maila ezberdinetako finalak.
Publicidad
Honela, prebenjamin mailan, Aritz Renobales eta Aieko Azpilgainek Izadi Beloki eta Ekhi Gorostidiren aurka jokatuko dute. Benjamin mailan Naikari Garcia eta Enaitz Romero bikoteak Aiur Gorostidi eta Amaia Jauregi izango ditu aurkari; alebin mailan Anas Naji eta Xabat Artolak Aitor Mujika eta Aitor Artearen aurka jokatuko dute eta kadete mailan, Ametz Gorostidik eta Oihan Fresnedak Harkaitz Murua eta Odei Garmenduaren kontra arituko dira.
Udaletxeko ordutegia
Gaur, udaletxeko bulegoak itxiko dira 13:00ean. Beraz, 9:00etatik 13:00etarako ordutegian egongo dira publikoarentzat zabalik. Urtarrilaren 2tik aurrera zerbitzua normaltasunez eskainiko da, 9:00etatik 14:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión