Marcelo, Abdreahim, Reda, Mohamed, Iñaki, Adam eta Anartz pinmtxoekin laguntzen.

Elkartasun azoka arrakastatsua

NÚÑEZ

Martes, 20 de diciembre 2016, 00:33

Igandean Inmigrazioaren Nazioarteko eguna izan zen eta Legorretan Elkartasun azoka izan zen frontoian. Jostailuak, arropak, janariak, liburuak, diskoak, eta abar erosi ahal izan ziren azokako postuetan.

Publicidad

Frontoiaren erdigunean herritarrek azken asteetan eramandako jostailu, liburu, disko eta bestelako produktuak erosi ahal izan ziren prezio baxuetan eta herriko elkarteak ere parte hartu zuten pintxoak prestatuz eta materiala salduz.

Enkantea

Horiez gain, hainbat produktu berezirekin enkantea egin zen. Hanketarako hidromasajea, bi dron, Realeko haurrentzako kamiseta, Ze Esatek! musika taldearen produktuak, mendiko eta trialeko bizikletak lortu ahal izan ziren besteak beste. Pertsona ugari gerturatu ziren enkantera eskaintzak egitera eta, altuena bazen, produktua etxera eraman ahal izan zuten.

Hasiera leuna izan bazen, bizikletek edota Realeko kamisetak hainbat eskaintza jaso zituzten, enkante lehiatuak suertatu zirelarik. Lortutako dirua Udalak garapen bidean dauden herrialdeetan dituen proiektuak martxan jartzera bideratuko dira.

Gainera, Herriak Elkarlanean, Acoes Honduras eta Ibarratik Misio taldeak ere parte hartu zuten bidezko merkataritzako produktuekin. Beraiekin batera, Goiener energia kooperatibak eta Fiare banka etikoko kideek beren proiektuak azaldu zituzten eta Elikagaien Bankuko kideek ere janari bilketa egin zuten.

Publicidad

Saskia eta gazta

Goiz guztian, azokarekin batera bertara gerturatu ziren herritar eta bisitariek saski eta gazta baten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten.

Saskia Asier Etxeberriak eraman zuen eta asko izan baziren ere gaztaren pisua ematera ausartu zirenak, azkenean Jose Mari izan zen irabazlea, 1.250 gramoko pisuarekin. Arratsaldean, berriz, Nisaa Assada elkarteak herriko etorkinei buruz egindako dokumentala proiektatu zen Herri Antzokian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad