Frontoi Zaharreko Pilota txapelketak baditu finalistak
Euriak partiduen hasiera atzeratu bazuen ere, herritar ugari hurbildu ziren elizaren atzera
YARZA
Miércoles, 27 de julio 2016, 00:25
Saninazio jaiei hasiera emateko frontoi zaharreko XX. pilota txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Euriak partiduen hasiera atzeratu bazuen ere, herritar ugari hurbildu ziren elizaren atzera haur, gaztetxo eta gazteen arteko partidak ikustera.
Publicidad
Txikienen mailan Saioa Goitia eta Mikel Iturriozek 16 eta 11 irabazi zuten Araitz Astrain eta Mikel Olanoren aurka lehen partidan eta bigarren partida, Unax Artetxe eta Markel Lizarribar, Eñaut Elduaienen eta Harkaitz Muruaren aurkakoa aste honetan jokatuko da.
Gaztetxoetan, Eneritz Agirrek eta Amets Uzkudunek 18 eta 5 irabazi zuten Ander Muruak eta Iraitz Lizarribarrek osatutako bikoteak, eta ondoren Ainhoa Ugartemendia eta Haritz Estebanek 18 eta 14 Mauro Bach eta Jokin Olanok osatutako bikoteari. Gazteetan, Ander Azurzak eta Mikel Artolak 22 eta 16 emaitzarekin nagusitu ziren Xabier Muruari eta Unai Mujikari, eta bigarren partidan Pello Olanok eta Mikel Goitiak 22 eta 20 emaitza berdinduarekin irabazi zieten Iker eta Ander Zubeldiari.
Pilota partidak jokatu bitartean, Altzoko urtekariaren 16. alea aurkeztu zen, 2014 eta 2015 urteei dagokiena. Era berean, herriko jaietako argazki eta bideoak ikusteko aukera izan zen. Antton Iztuetak 2005etik 2007rako saninazio jaietan grabatutako bideoak eta hainbat herritarrek utzitako argazkien proiekzioa egin zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión