Gazte Festak, giro politean
Mus txapelketa, Azpiroz eta Otegi garaile, bakarrizketa saioak eta kapoeiraz gozatzeko aukera izan zen atzo
LABAIEN
Domingo, 20 de marzo 2016, 00:58
Laburrak baina giro politean igaro dira aurtengo Gazte Festak. Atzo arratsaldez mus txapelketako finalak jokatu ziren lehen orduan, Jokin Azpiroz eta Beñat Otegi izan ziren txapeldunak, bigarren lekuan J. Luis Zubiria eta Mikel Beloki bikotea gelditu zen, hirugarren, Aitor Otxandorena eta Xabi Saralegi eta laugarren postuan, Xabi eta Ibai Mujika anaiak.
Publicidad
Xabi, Irati, Mireia eta Mikel
Bakarrizketa saioa ere entretenigarria izan zen bertaratu zen jendearentzat. Xabi, Irati, Mireia eta Mikelek saio polita eskaini zuten eta txalo zaparrada eder bana jaso zuten.
Ondorengoa ere, egitarauak agintzen zuen moduan joan zen, kapoeira, sagardo dastaketa nahiz gaueko kontzertuak. Honekin aurtengo Urepele Elkarteak antolatzen dituen gazte festei agur esan zaie hurrengo urtera arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión