'Gaztagintzaren sekretuak', bisita arrakastatsuak
Jarduera honetarako bi txanda aurreikusita baziren ere beste bat antolatu dute
DV
Martes, 2 de febrero 2016, 01:03
Aurreko igandean, urtarrilak 31ean, Seguran dagoen Ondarre gaztandegian burutzen den 'Gaztagintzaren sekretuak' bisita, oso arrakastatsua izan zen berriro ere.
Publicidad
'Gaztagintzaren sekretuak' bisitan Eneko Goiburu gaztagile eta ar-tzaina da gidari, bere familiako seigarren belaunaldia lanbide honetan izanik. Ukuiluan haurrak izaten dira protagonista, arkume txikiak besoetan goxatzen dituztelarik. Ondoren, denak elkarrekin, Ondarre gaztandegian Idiazabal gazta nola egiten den ikasten dute. Azkenik, gazta jateko ordua iristen da eta denak har-tzen dute parte: gazta mozten, jaten, galderak egiten, sagardoa zerbitzatzen, zintzarriekin jolasten ...
Anduetza Parketxeak antolatu duen 'Gaztagintzaren sekretuak' jarduerarako bi txanda aurreikusten baziren ere, beste bat antolatu da jadanik. Otsailak 14ean egingo den bisitarako taldea osatu da, beraz, azkeneko aukera izango den txandarako, otsailak 21rako izenak jasotzen hasi dira.
Hitzordua Ondarre baserrian da, Seguran, goizeko 11:00etan. Bi orduko iraupena du bisitak eta hauek dira prezioak: helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek ( 4-12 urte). Izena emateko bi aukera daude: 943.80.21.87 eta anduetza@gipuzkoamendizmendi.net.
Herri Eskolako Kultur Astea
Aste honetan Kulturaldia ospatuko dute Laiotz Herri Eskolan. Izango dituzten ekintzen artean, gaur LH 3. zikloko ikasleak Su Eskolara joango dira bisitan. 15:30ean, HHkoek emanaldia eskainiko diete gurasoei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión