Ataungo Udalak XI. Argazki Ralia antolatu du biharko

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 36 argazki jaitsi ahal izango ditu parte hartzeko

DV

Sábado, 3 de octubre 2015, 00:55

Ataungo Udalak XI. Argazki Ralia antolatu du igande honetarako. Lanbidez argazkilariak ez diren zaletuei zuzendua, egun berean, goizeko 9.00etatik 10.00etara egin beharko da izen-ematea Ataungo udaletxean bertan. Bost euro ordainduko da eta momentu horretan begiratuko dira memoria txartelak. Gaiak ere raliaren egunean jakinaraziko dira.

Publicidad

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 36 argazki jaitsi ahal izango ditu parte hartzeko. Aukeratutako argazkiak ezingo dira manipulatu eta erabiliko den formatua jpg izango da. Partaideek memoaria txartelak 13:30etatik 14:30etara entregatu beharko dituzte.

Sariak

Argazki Raliearen irabazleak 300 euro eta oroigarria eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak, berriz, 150 euro eta oroigarria. Lehen eta bigarren herritarrentzat ere sariak izango dira: 90 euro eta oroigarria, eta 2 txuleta eta 2 botila ardo, hurrenez hurren. Saritu bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Sari-banaketa eta aukeratutako argazkien proiekzioa azaroaren 21ean egingo da, eguerdiko 12:00etan, Ataungo Herri Antzokian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad