San Lorentzo baselizaren inguruan hamaiketakoa eskaini zuten Meza entzun sotean. Eguraldi bikaina zelarik lagun ugari hurbildu zen bertara.

Gogotik ospatu zuten Salorentzo eguna Berastegin

Aurtengo jaietako azken eguna izango da gaurkoa, bereziki umeei zuzendutako ekitaldiekin

LABAIEN

Martes, 11 de agosto 2015, 00:13

Eguraldia lagun jende ugari bildu zen San Lorentzo baselizara eta inguruetara. 9:30ean hasi zen meza baselizan, 9:45etan abiatu ziren txirrindulariak San Lorentzorainoko bidea egiteko asmoz, helduak eskola ondotik eta 15 urtez azpikoak berriz errozabal gainetik. Zailtasuna kontuan hartuta aurten ume gutxik parte hartu zuten. Garaipena Egoitz Agirrezabalak lortu zuen, bigarren Julen Aranalde eta hirugarren Axier Gartziarena. Nesketan, berriz, lehenengo Irati Rekondo izan zen eta bigarren Naroa Zubiria.

Publicidad

Helduetan Iker Saizar izan zen garailea, bigarren Jon Azpiroz eta hirugarren Joseba Saizar. Nesketan, lehenengo Arantxa Atxukarro helmugaratu zen eta bigarren, Ainhoa Azpiroz. Tarteko helmugan lehenengo pasatzen zenak urdai azpiko baten saria zuen, atzokoan Iker Saizarrek eraman zuen, bertatik lehenengo pasata. Aipatzekoa aurten ez dela gaupaserorik izan parteartzaileen artean. Ondoren hamaiketakoa izan zen bertaratu ziren guztientzat Basurde Elkarteak antolatuta.

Arratsaldean bertso saio ederraz gozatu ahal izan zuten herriko plazara inguratu zirenak eta gau partean musika izan zen nagusi.

Txikien eguna, azkenekoan

Gaur asteartea, etxeko txikitxoenen eguna izango da. 10.00etako goiz deiaren ondoren, puzgarriak eta jolasak izango dira eskola atarian eta frontoian. Goizeko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da. Arratsaldean, berriz ere aukera izango dute puzgarrietan ibiltzeko 15:00etatik 17:00etara. Jarraian pailazoak izango dira plazan, Poxpolo ta Konpainiaren eskutik. Ondoren herriko trikitilarien emanaldia izango da eta zinta jokoa bizikletarekin duten abilezia erakutsiz.

Gauean, 22:30ean hasita, herriko gazteen eskutik Dantzerki emanaldia izango da plazan. Amaitzean, eta festei amaiera emanez, Kupela taldearen emanaldia izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad