ADEGI

INDUSTRIA EGUNAren 6. Edizioa. ADEGIk antolatutako ekitaldia, Gipuzkoako ikastetxeetako DBHko4. Mailako ikasleentzat.

Jueves, 19 de diciembre 2024, 15:57

Edizio honetan, 15 ikastetxek parte hartu zuten eta 1.000 ikasle eta 53 enpresa bildu ziren joan den abenduaren 12an.

Publicidad

Industria Egunak bi zati ditu. Lehenengo online saioa ospatu zen, Maitena Salinasek eta Joseba Olagaraik aurkeztua. Bertan, DBHko 4. mailako ikasleak beren ikastetxeetatik konektatzen dira eta industria mundura hurbilduko dituzten hitzaldi zein mahai-inguruak zuzenean jarraitzeko aukera izaten dute, duela gutxi egoera berean egon ziren gazteen benetako istorioak bertatik bertara ezagutuz.

Lehen mahai-inguruan parte hartu zuten Julen Alavak gaur egun, Salto Systems-en lan egiten duenak, Lanbide Heziketako ikasketak egin zituen, eta, ondoren, ingeniaritzako gradu bat; Maider Dorronsorok, gaur egun Angulas Aguinagan lan egiten duenak eta Unibertsitate Gradu bikoitza egin zuenak eta Gorka Galdonak, Arin Express-en lan egiten duenak eta ADE gradua modu dualean egin ondoren.

Ondoren, ADEGIko Talentu eta Prestakuntza zuzendariak, Mikel Sarriegik, Gipuzkoako enplegu-beharrei eta lanbide-profilei buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu zituen, eta ondoren, Etorlan.eus plataforma aurkeztu zuen. Web-Plataforma hau, ikasleei, familiei, irakasleei eta orientatzaileei zuzendua dago eta Euskadin egin daitezkeen titulazioei buruzko informazio erabilgarria eskaintzen du, gazteen orientazio akademikoa, lanekoa eta profesionala errazteko tresnen bitartez

Publicidad

Ekitaldiaren online zatiari amaiera emateko, bi ekintzaile gonbidatu ziren, Inés Larrea, Cimico-ko CEO-a eta Josu Arregui Voon Sports-eko CEO-a, gazteei ekintzailetza ezagutarazteko.

Industria Egunaren bigarren zatian, 1.000 ikaslek ADEGIrekin lankidetzan aritzen diren 50 enpresa bisitatu zituzten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad