Tinko Filmeak-eko Iñigo Arandia, Etxarri-Aranatzeko alkate Silvia Marañon, Azpeitiko kultura zinegotzi Eneritz Albizu, UEMako lehendakari Iraitz Lazkano, Ataungo kultura zinegotzi Irati Arratibel, Kulturaz kooperatibako Eusebio Beloki eta Igorreko alkate Illart Gumuzio, ekimenaren aurkezpenean, urrian, Donostian.
Zinuema

Otsaila bitarte zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko ekimena

UEMAk eta Tinkok elkarlanean Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak eskainiko dituzte astebururo

DV

Lunes, 28 de noviembre 2022, 13:00

Zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz UEMAk eta Tinkok Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak eskainiko dituzte astebururo otsaila bitarte Zinuema ekimenaren baitan.

Publicidad

Antolatzaileek zehaztu dutenez azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela, baita udalerri euskaldunetan ere eta, horregatik, 12 ikus-entzunezkoren egitaraua proposatu dute esperientzia pilotu modura. Besteak beste, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala pantaila handian zuzenean ikusteko aukera izango da.

UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanoren hitzetan, «euskarazko kultur eskaintza indartzeko nahia dago egitasmo honen oinarrian. Administrazioen ardura da euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzea eta programazioetan lan horiek txertatzearen aldeko apustua egitea. Horregatik abiatu dugu ekimen hau; guri toki-administrazio gisa dagokiguna kontuan hartuta, gure esku dagoena egiteko; borondatea izanez gero bidea egin daitekeela erakusteko, baina baita gai honetan guk baino eskumen zabalagoa dutenei gure bidelagun izan daitezen eskatzeko ere».

Hauek dira otsailaren 19ra bitarte eskainiko diren filmak, dokumentalak eta ikus-entzunezkoak:

Egutegia

  • Abenduak 4-8: Izurde mutikoa.

  • Abenduak 18: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, zuzenean.

  • Abenduak 28-30: Izotzetako erregina.

  • Urtarrilak 8: Nire zirkua.

  • Urtarrilak 12-15: Black is Beltza II: Ainhoa.

  • Urtarrilak 22: Gabi.

  • Urtarrilak 28-29: Go!azen 9.0. Azken atalaren aurre-estreinaldia.

  • Otsailak 5: Irabazi arte! Bigarren denboraldiko lehen atala. Aurre-estreinaldia.

  • Otsailak 8-12: Emakumeak film laburrean. 5 film laburreko bilduma.

  • Otsailak 19: Elkano, lehen mundu bira.

Tinko Filmeak-en helburu nagusia, hain zuzen, euskarazko zinema komertzialaren eskaintza gabeziari erantzutea da. Tinkoko Iñigo Arandiak azaldu du duela ia 30 urte hasi zirela lanketa hori egiten, eta egungo egoera ez dela askoz hobea. Arandiak Pantailak Euskaraz herri mugimenduak emandako datuak ekarri ditu gogora: «Gaur egun, bertako ekoizleek sortzen dituzten euskarazko filmak 2-3 izan daitezke urterik hoberenean, eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Zineuskadi erakundeak 10-12 film bikoizten ditu urtean, haurrei zuzendutakoak denak edo ia denak».

Horretaz gain, proba ondo joanez gero eskaintza zabaltzeko asmoa dutela aurreratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad