Udan ere azal osasuntsua edukitzeko babes neurrien garrantzia
Eguraldi onarekin batera, azaleko erredurak ailegatzen dira; krema emateaz gain, badira hartu beharreko beste neurri batzuk ere
Ekaineko eguzki izpiek berotu egiten dute, uda badatorren seinale, baina azala erretzeko arriskuak ere gora egin du. Izan ere, eguzkia den arren D bitamina-iturri nagusia, UVA izpiak kaltegarriak ere izan daitezke gure azalarentzat.
Publicidad
Hondartza edo mendian ibiltzean, urtean behin erretzen gara gutxienez, eguzkiarekiko babes neurririk ez hartzeagatik. Krema emateaz gain, badira hartu beharreko beste neurri batzuk. Miren Marquina dermatologoak azaldu ditu horietako batzuk.
Besteak beste, gomendatzen dute eguerdian itzaletan babesteko, kapela edo tankerakoekin burua estaltzeko eta, nola ez, eguzkitako krema ere erabiltzeko azala babestearren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión