«Pena litzake hainbeste urte eta gero, artzain txakurrak desagertzea»
Euskadiko Artzain Txakur Elkarteko Beñat Lizarrak azaltzen duenez, euskal artzain txakurrak desagertzen ari dira, eta egoera horri buelta emateko, EHUrekin hasi dute elkarlana
Euskal artzain txakurra Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da. Garai batean Euskal Herri guztian barrena zabalduta bazegoen ere, egun bizi duten egoera ez da hain ona. Euskadiko Artzain Txakur Elkarteko Beñat Lizarrak azaltzen duenez, euskal artzain txakurrak desagertzen ari dira, eta egoera horri buelta emateko, EHUrekin hasi dute elkarlana.
Publicidad
Txakurron etorkizuna bermatzeko, ikerketa genetikoa ari dira burutzen txakurrok seme-alabak izan ditzaten arazorik gabe eta «era naturalean», Lizarrak azaldu duenez. Elkartetik uste dute «pena handia» dela «tradizio handiko hainbeste urte eta gero, txakurrok desagertzea».
Euskal artzainek erabiltzen zituzten batez ere artaldeak gidatzeko, baina baita behi, zaldi eta ahuntz taldeak gidatzeko ere. Baserriak eta artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira. Bi dira ofizialki onetsita dauden barietateak: Iletsua eta Gorbeiakoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión