Artetxe eta Labaka bertsolariak UEU

«Kolektibotasuna giltzarria da edozein eraldaketa sozial sustatzeko»

Miren Artetxe eta Ane Labakak bertsolaritza genero ikuspegitik begiratu dute UEUren Udako Ikastaroen baitan

Martes, 26 de junio 2018, 19:36

UEUren 46. Udako Ikastaroen barruan 'Bertsolaritza genero ikuspuntutik' aztertzeko ikastaroa hasi dute Iruñean, Katakraken, Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolariek. Bertsolaritza genero ikuspuntutik begiratuta zer ikusten da? Nolakoa da bertsolari eta emakumea izatea?

Publicidad

Bertsozale Elkartean Genero Taldea sortu zela hamar urte bete dira, eta Bertsolaritza genero ikuspuntutik begiratuta, Miren Artetxek mugarria ikusten du hor. «Takle hori mugarri bat da, noski. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak genero perspektiba lantzen hasteko erabakia hartu izana eta horretarako neurriak martxan jarri izana bada zerbait» eta.

Horrez gain, aipatu zituen bestelako mugarriak ere. 2003an emakume bertsolariak Askizun elkartu zinenekoa, adibidez. «Gutako askok lehen aldiz hitz egin genuen beste emakume bertsolariekin emakume eta bertsolari izateaz. Geroztik behin baino gehiagotan elkartu gara, modu informalean. Eta topaketa horietako elkarrizketa eta eztabaidetatik asko ikasi dugu denok».

Bestetik, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegik lehen aldiz bertsolaritza ikuspegi feminista batetik begiratu izana «begi-zabaltze bat» izan zen Artetxerentzat, akademiako lanak edo mugimendu feminista urrun gelditzen zitzaizkigunontzat.

Bertsolariek nabarmendu zuten «bai saretzeak eta bai irakurketa feministak tresnak eskaini» dizkietela bizi duguna egitura baten baitan ulertzeko. Eta hortik aldaketak eragitera ere igaro dira. «Azken urteotan, esaterako, asko hedatu dira Ez Da Kasualitatea bezalako saioak edo nagusiki emakumez osaturiko saio feministak ere, eta horietan bizi dugunak ere zer pentsatu handia eman digu. Ahalduntze bertso-eskola deiturikoa ere sortu da Genero Taldearen babesean, eta ederra da plazatik kanpora ere bertsogintzari buruzko gogoetak eta bizipenak partekatzea.

Publicidad

Hedabideei begira, azken txapelketa ere mugarri izan dela iruditzen zaie. Eta azken aldian generoaren gaia pil-pilean dago bertso-munduan ere.

«Kolektibotasuna giltzarria da edozein eraldaketa sozial sustatzeko. Bertsolaritza sistema gisa berdinzaleago, inklusiboago eta aberatsago izan dadin beharrezkoa izango da modu kolektiboan ekimenak bultzatzea, erabakiak hartzea... Aldaketak berez etorriko direla pentsatzen du askok. Banakako ibilbideen batura bera izango dela aldaketaren muina. Eta noski, banakako ibilbideek sekulako garrantzia dute. Hor dago Maialen Lujanbio, eta hor daude bere bi txapelak. Bere eraginez, besteak beste, bertsogintzaren kanona bera ari da aldatzen. Gu ume ginela existitzen ez zen erreferentzia bat da bertso-eskoletan dabiltzan gazteentzat. Baina, batek lortzeak ez dio baitezpada besteei bidea errazago egiten. Aldaketa ez da hain automatikoa, zoritxarrez».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad