Borrar
Iosune Cousillas eta Maialen Bengoetxea, hika edo nokaren aldeko apustua egin dute. GOIZARIN
Zer, ingo ñeu/ ingo yeu?

Zer, ingo ñeu/ ingo yeu?

Hikaldia. Euskaraldiarekin batera hitanoa sustatzeko ariketa burutzen ari dira egunotan Oiartzunen eta Bergaran

GOIZARIN

Viernes, 27 de noviembre 2020, 07:47

Oiartzunen 1.807 lagun Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera animatu dira eta horietatik 408 herritarrek hika lantzeko apustua egin dute. Izan ere, Oiartzunen eta Bergaran esperientzia pilotua burutzen ari dira egun hauetan: Hikaldia, hika sustatzeko ariketa.

Aitzol Perez de San Roman Oiartzungo Euskaraldirako arduradunak argitu digunez, «Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik atera zen ideia». Proposamena Gipuzkoako batzorde batera eraman eta hor zertxobait landu zuten gaia. «Euskaraldiaren aurtengo helburua entitateen inguruko apustua egitea den arren, pare bat herritan proba pilotu moduko bat egin zitekeela pentsatu genuen».

Hikaldian parte hartzen ari diren herritarrek ahobizi eta belarriprest txapetan 'H' eranskailu bat daramate, hika hitz egin edo entzun nahi dutela agertu dutelako. Horietako bat darama Aintzane Toledok. «'H' hori daramagun kideok ez dugu denbora guztian hikaz ari beharrik. Nire kasuan neure buruarekin pentsatzerakoan saiatzen naiz hika egiten». Oiartzuar gazteak argi dauka hikaren transmisio naturala ingurune edo familia askotan galdua dela, batez ere nokarena. «Horri gehituko nioke, batez ere hika hiztunak diren horiek kalean hika erabiltzeko guneak galtzen ari direla». Gainera, haren ustez lehen hikak bete zezakeen alor informala, orain askotan gaztelaniak betetzen du «eta hori kezkagarria da. Haa bada, hikaren ezagutza txikia da gazteenen artean, batez ere nokarena».

Egun hauetan, ordea, hori guztia iraultzen ari dira Aiako Harriaren magalean. Nokari bul-tzada ematen ari dira herriko emakumeak, hikari ikusgarritasuna ematen kaleetan eta hizkera informalaren erreferente bihurtu du-te. Iosune Cousillasek hala dio: «Ni euskaldun berria naiz eta nire koadrilari esker hika erabiltzen hasi nin-tzen. Familia osatuta, toka egiten nuen, familian denak gizasemeak direlako. Horregatik, Hikaldian jarri dudan helburua da herriko emakumeekin noka egitea». Pozik dago egiten ari den saiakerarekin.

Gaztetxo batzuk ere animatu dira hitanoaren sekretuak ezagutzera. «Nik bi semeekin hika egiten dinat maiz –dio Xabier Landak–. Eta esaten diet niri ere hika egiteko, horrela euren lagunekin poliki-poliki hasiko ditun erabiltzen». Halaxe da, Unax semeak aitortzen du aitari esker ikasi duela hika erabiltzen eta egun whatsappean edota pilotan aritzen denean maiz hitz egiten duela.

Etorkizuna bermatuta dago hortaz, Oiartzunen. Zer, ingo ñeu/ ingo yeu?

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zer, ingo ñeu/ ingo yeu?