Euskal identitate garaikidea birpentsatzeko «esperientzia artistiko eta parte-hartzailea»
EzBerdin Berdinak ekimenaren birak 7 saio esklusibo izango ditu, abenduaren 19an eta 20an Donostian
I. Mendia
Miércoles, 8 de octubre 2025, 15:02
Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren legatuari «zabalkundea eta jarraipena» emateko asmoaren baitan Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin elkarlanean bultzatutako 'EzBerdin Berdinak' hausnarketa sortzailea aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak.
Publicidad
Aurkezpenean nabarmendu da EzBerdin Berdinak ez dela ohiko ikuskizuna, baizik eta esperientzia bat, identitatearen, elkarbizitzaren, euskararen eta abarren inguruko hausnarketa sustatuko duena. Nola hitz egiten dute tradizioak eta modernitateak, belaunaldiek eta lurraldeek? Zer egiteko dute euskarak eta kulturak gizarte plural eta aldakor batean?
EzBerdin Berdinak ekimenaren birak 7 saio esklusibo izango ditu soilik eta prezio orokorra 18 eurokoa da. Lehenak Bilbon izango dira, urriaren 24an eta 25ean eta ostean Iruñean azaroaren 8an; azaroaren 28an Donibane-Garazin, abenduaren 12an Gasteizen, eta abenduaren 19an eta 20an Donostian.
Beraz, dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa edo elektronika) uztartzen dituen gogoeta sortzailea da. Estiloen eta diziplinen arteko fusioa, indarra eta emozioa transmititzen dituena, bai eta aniztasuna sortzetik eta euskaratik naturaltasun osoz batzeko gaitasun ikaragarria duena ere. Besteak beste, Odei Barroso, La Furia, Leire Vargas, Mixel Etxekopar, Sabin Bikandi, La Pulga edo Jesus Herrera izango dira saioetan.
Kongresu horrek, 2024ean, hizkuntza artistikoari helarazi zizkion identitateari, euskarari, aniztasunari eta etorkizun partekatuari buruzko gogoetak, ikuspegi ireki eta inklusibo batetik. Zentzu horretan, Arteak gizartea eraldatzeko duen gaitasuna azpimarratu du Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusiak.
Publicidad
Publiko orori zuzendurik, Eusko Ikaskuntzak zorroztasun zientifikoa ematen dio EzBerdin Berdinak dinamikei, elkarrizketa errazteko eta ikusleen artean iritziak partekatu ahal izateko, modu arin eta atsegin batean. Gainera, bira amaitutakoan, prozesuan zehar jasotako inpresio eta hausnarketa guztiak begirada kritiko batetik bilduko dira 2026ko hasieran aurkeztuko den txosten batean.
Ekitaldian parte hartu dute Iñaki Zabaleta, Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusiak; Leire Vargas eta Sabin Bikandi, saioetan parte hartuko duten sortzaileak (bertsolaria eta musikaria, hurrenez hurren); Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari kudeatzailea; Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia; eta Joseba Koldo Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak. Bilboko Udaleko Kultura zuzendari Iñaki López de Aguileta, bai eta EITBko Kultura eta Euskara Zuzendari Vanessa Fernández eta LABORAL Kutxako Bizkaiko Komunikazio arduradun Álvaro Parro ere bertan izan dira.
Publicidad
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek, Nafarroako Gobernuak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Gasteizko, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko udalek babestuta, LABORAL Kutxaren eta EITBren babesa ere badu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión