Euskal buztingintza ikasi eta zabaltzeko lana

Lau euskal udalerritako buztinak erabiliz June Larzabalek sukalderako hainbat ontzi diseinatu ditu

DV

Domingo, 29 de mayo 2022, 12:52

Herrian dagoen antzinako zeramika labeak piztu zuen sua eta hura buruan izanda June Larzabalek, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikasleak sukalderako hainbat ontzi diseinatu ditu Gradu Amaierako Lanean (GRAL). Ekimenari Lurlau izenburua ipini dio, 'lur' eta 'lau' hitzekin egindako jokoa, eta lana aurrera eramateko Euskal Herriko lau udalerritan jasotako tokiko buztinak erabili ditu: Zuia, Elosua, Eskoriatza eta Aretxabaleta.

Publicidad

«Euskal buztingintzaren tradizioa ikertuz, lanbidearen jatorria eta artisau prozesua arakatu nahi ditu proiektuak, eta, era berean, diseinuaren tradizio berriekin uztartu nahi du buztingintza, artisautzaren eta garaikidetasunaren artean harreman bat sortzeko», zehaztu du June Larzabalek.

Larzabalek eremu zehatzetan aukeratu eta jaso ditu buztinak, azterlan eta erreferentzia bibliografikoetan oinarrituz, eta lehengai horretan adituak direnen erreferentziak ere aintzat hartuz. Gradu Amaierako Lanaren bloke baten zati bat euskal zeramika autoktonoari buruzko ikerketari eskainia dago. Araban bereziki, tradizio luzea du zeramika horrek.

Bere GRALean aurkeztu dituen piezei dagokienez, molde berean egindako plater sakonen joko bat da, baina elkarren artean desberdintasun txiki batzuk dituzte, eta hainbat koloretan daude diseinatuta, haiek lantzeko erabili den buztinaren arabera. Eremu bakoitzeko buztinaren «aldaerak esperimentatzeko adibideak» dira; izan ere, «eremuak eta lurrak asko baldintzatzen dute», eta tenperatura desberdinetan laberatzean eta maila desberdinetan lehortzean, kolore desberdinak eta emaitza fisiko desberdinak izaten dituzte. Probetan eta hutsegiteetan oinarritutako esperimentu bat da, eta bertan «tonuen arteko desberdintasuna ikus zedin» nahi zuen Larzabalek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad