28 entitatek jasoko dute Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak banatuko ditu ziurtagiriak astearte honetan Donostian egingo den ekitaldian
Lunes, 12 de diciembre 2022, 13:50
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren Bozeramailea buru dela, Bikain ziurtagiriak emateko ekitaldia egingo da astearte honetan Donostiako Kursaalen, 18:00etatik aurrera. Aurten Eusko Jaurlaritzak 28 entitatek euskararen erabilera areagotzeko egindako lana aitortuko du.
Publicidad
Kopurua iazkoaren oso antzekoa da, 2021ean Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekitaldian arlo publiko eta pribatuko 27 entitatek jaso baitzuten ziurtagiria: horietatik hamabik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu zuten, hamalauk tartekoa den zilarrezkoa eta batek oinarrizkoa. Lurralde banaketari dagokionez, berriz, hogei Gipuzkoakoak izan ziren, bost Bizkaikoak, eta bi Arabakoak.
Aurten hamalaugarren urtera iritsi den Bikain ziurtagiriak «urteotan euskararen erabilera areagotu nahi izan duten erakunde publiko eta pribatuei ekarpen kualifikatuak egin dizkie, baita euskararen normalizazioan egindako lana aitortu ere». Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak 2008tik ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duena. Ekitaldian aurreratu denez, Euskadiko jarduera ekonomikoaren markoa zabalduko duen ziurtagiri sistema berri bat lantzen ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika saila eremu sozioekonomiko pribaturako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión