Aralarren azienda kopuru murrizketa eskaera salatu dute

Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuek euren desadostasuna erakutsi dute

DV

Sábado, 30 de enero 2021

Aralarko mendira beren abereak igotzen dituzten abeltzainen izenean, Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuok «gure desadostasuna eta haserrea azaldu nahi dugu azken egunotan hainbat abeltzainek jasotako eskutitzen aurrean, arrazoi ezberdinak tarteko, beren helburua azienda murriztea dutela ikusirik».

Publicidad

«Mankomunitateak euren ordenantzak berritzeko beharra mahaigainean jarri eta elkarlanerako deia egin duen arren, abeltzainen ordezkariekin hitzegin gabe, azienda murrizteko eskatuz bidali ditu eskutitzak» aditzera eman dute sindikatuek.

Bestalde, «azienda murrizteko beharra justifikatuko zukeen balizko gainkarga ziurtatzen duen txosten teknikorik ez dago ez eta eskutitzak nori bidali justifikatuko duen txosten teknikorik. Beraz, abeltzainen ordezkariok, eskutitzak bidaltzeko erabakia bidegabekeria eta arbitrariotasunaren eredu ezinhobeak direla salatu nahi dugu», diote.

«Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuok Mankomunitatean udaletxeen gehiengoa sostengatzen duen alderdi politikoaren jokabidea salatu nahi dugu, EHBILDU alegia, 2019an mahaigaineratu zuen helburuarekin jarraitzen duelako, hau da, Mankomunitateko mendian dagoen abelburu kopurua murriztea» jakinazari dute ohar baten bidez.

«EHBILDUk abeltzainoi emandako hitza jan egin du, zakarrontzira bota beharreko planak berreskuratu eta beste behin, abelburuak murrizteko helburua jarri du bere lehentasunen artean eta horren harira ulertzen dira, egunotan jasotako eskutitzak» esan dute.

Publicidad

Iragarri dutenez «gai hau jorratzeko, Aralarko Baserritarren Elkartea, EHNE eta ENBA nekazal sindikatuok, astearte honetan, arratsaldeko 3etan, Goizaneko areto nagusian egingo duten batzarrerako deitu dituzte bai Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten udaletxe guztiak bai Gipuzkoako Foru Aldundia».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad