Eliak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu segundo gutxian.

Elhuyarren itzultzaile automatikoak itzultzaile juridiko-administratiboa jarri du martxan

Mota horretako testuak itzultzeko berariazko sistema txertatu dute Elia itzultzaile automatikoan

Jueves, 15 de diciembre 2022, 13:00

Elhuyarrek testu juridiko-administratiboak itzultzeko berariazko sistema txertatu du Elia itzultzaile automatikoan. Horrez gain, beste bi berrikuntza ere gehitu ditu: itzulpenak esaldiz esaldi editatzeko aukera eta itzulpen automatiko gidatua, itzulpena moldatzen lagunduko duen sistema.

Publicidad

Modu honetan, Elhuyarrek jakinarazi duenez, hiru dira Elia itzultzaile automatikoak urte amaierako eskainiko dituen berrikuntzak. Batetik, testu juridiko-administratiboetarako berariazko sistema bat txertatu du, alor horretako itzulpenekin entrenatua. Hartara, erabiltzaileak testu motaren arabera hauta dezake sistema orokorra orotariko testuentzat edo sistema juridiko-administratiboa.

Bestetik, dokumentu osoak itzultzeko eskatzean, esaldiz esaldi edita daiteke sistemak proposatutako itzulpena, jatorrizkoarekin konparatuz, emaitza deskargatu aurretik. Hala, oso erraz zuzendu daitezke sistemaren hutsegiteak, zeinetako batzuk sistemak berak detektatzen baititu.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bati esker, itzulpen gidatua eskaintzen du orain Eliak. Hala, proposatzen duen itzulpenaren gainean aldaketak egin daitezke sistemak lagunduta: hitz batean klik egin, eta handik aurrerako zatirako beste proposamen batzuk zerrendatzen ditu.

Hiru berrikuntza horietaz gain, Eliak itzulpenak pertsonalizatzeko aukera gehitu zuen urte hasieran. Aukera horri esker, hitz edo esaldi batzuk nahi bezala itzul daitezke. Funtzio hori eskaintzen duen euskarazko lehen itzultzaile automatikoa da Elia, eta testuen koherentzia zaintzen laguntzen du.

Publicidad

Elhuyarren itzultzaile automatikoa elia.eus webgunean erabil daiteke, eta doakoa da. Erregistratuz gero, aukera berri horietaz gain, hiztegi pertsonalizatuak erabiltzeko aukera eskaintzen du, hitz jakin batzuk guk nahi bezala itzul ditzan.

Eliak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu segundo gutxian: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Gainera, gailu mugikorretako aplikazioarekin, irudietako testuak ere itzul ditzake.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad