Eusko Ikaskuntza

Ehun bat zubigilek Hezkuntza Sistemaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute

Eusko Ikaskuntzak hainbat alorretako profesionalak bilduko ditu larunbat honetan orientazioa eta antolamendua jorratzeko

DV

Miércoles, 8 de septiembre 2021

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko hezkuntza, kultura, sorkuntza, gizarte eta ekonomia arloetako profesionalak bilduko ditu larunbat honetan Donostian XXI. menderako hezkuntzaren balio, orientazioa eta antolamendua jorratzeko. 2018an egindako XVIII. Kongresuan 'Hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen' programa jaio zen eta horren baitan Eureka! Zientzia Museoan lehen saioa egingo da.

Publicidad

Euskal Herrian «hezkuntza sistema komun bat eraikitzeko arazoak, etorkizuneko agertokiak eta lehentasunak elkarrekin identifikatzea» izango du xede topaketak. Zehazki, honakoa esaten zuen kongresuko proposamenak: «Euskal lurraldeen arteko lankidetza-sistemak sortzea hizkuntzaren, kulturaren eta hezkuntzaren esparruan» eta «Euskal hezkuntza sistemaren berrikuntzaren alde egitea, epe luzerako plangintza bat eginez».

Bideoa. Eusko Ikaskuntza

Lan-programaren arkitektura modu partekatuan zehaztu ondoren, urriaren 22an garatuko da lehen sinposioa. Honetan ere hezkuntza komunitateko profesionalak parte hartzea da helburua, «identifikatutako funtsezko gaietan sakondu» dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegotik, Nafarroako Foru Erkidegotik eta Iparraldeko Mankomunitatetik datozen belaunaldi, diziplina eta sentsibilitate ezberdinetako ehun bat zubigile bilduko dira foroan.

Foroko hiru ardatzak

  • Hezkuntza, aniztasuna berdintasunean: zer balio eta helburu kolektibo garatu behar ditu gure hezkuntza-sistemak?

  • Hezkuntza, ezagutza jendartean: zer egin behar du hezkuntzak gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko?

  • Hezkuntzaren antolamendua: hezkuntza-sistemak zer egituraketa eta funtzionamendu-modu behar ditu erronka horiei erantzuteko? Zein gobernantza-eredutan?

Saioak EHUko Parte Hartuz master eta ikerketa taldearekin, Aztiker Ikergunearekin eta Elhuyarrekin elkarlanean garatutako metodologia parte-hartzaileari jarraituko dio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad