UniDibertsitate Eguna EHUko Donostiako campusean

Unibertsitate komunitateak sexu eta genero aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa modu berezian erakustea du asmoa

Jueves, 9 de junio 2022, 17:04

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) UniDibertsitate Eguna ospatuko du ostiralean, ekainaren 10ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostia, Unibertsitate komunitateak sexu eta genero aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa modu berezian erakusteko.

Publicidad

EHUk jakinarazi duenez, Julen Zabala Alonso EHUko Gipuzkoako campuseko liburuzain eta Berdintasunerako Batzordeko kidea omenduko dute ekitaldian. Era berean, EHUko Gradu Amaierako eta Master Amaierako lanetan LGTB ikuspegia sartzeko II. Empar Pineda Sariak banatuko dira.

Egitaraua Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II.eraikineko ekitaldi aretoan izango da, eta 11:00etan hasiko da, EHUko idazkari nagusi Aitor Zurimendi Islaren parte hartzea izango duen irekiera instituzionalarekin.

Bi graduazio ekitaldi

Horretaz gain, ostiral honetan bi graduazio ekitaldi izango ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Batetik, Donostian, Ignacio Maria Barriola zentroko auditoriumean, Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako graduko eta master ezberdinetako 2019-2020ko promozioko 140 ikasleen eta 2020-2021eko promozioko 140 ikasleen graduazio-ekitaldia egingo da. Ekitaldiaren buru Agustin Erkizia Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izango dira, eta Jon Ezeiza ikasle ohi eta Scitodate enpresako Ikerketa zuzendariak hitzaldia eskainiko du.

Bestetik, Bilboko Euskalduna Jauregian Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2020-2021eko ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da. Iñaki Martin Lesende doktorea izango da promozioaren aitabitxia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad