Batxilergoko 1.117 eta Lanbide Heziketako 47 USEko ezohiko deialdira
2020an baino %28 gehiago aurkeztuko dira uztailaren 6an hasiko den sarbide-probara
Gaur UPV/EHUko hiru campusetan kokatutako bost epaimahaietan hasiko da Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia. Batxilergoko 1.117 eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 47 aurkeztuko dira sarbide probara, 2020ko deialdian baino %28 gehiago, orduan 905 ikasle matrikulatu baitziren USEra.
Publicidad
Ostegunera arte egingo diren azterketak Arabako campuseko Elurreta eraikineko ikasgelategian, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Gipuzkoako campuseko Ignacio María Barriola zentroan izango dira. Proba, azken deialdietan bezala, osasun-neurri zorrotzen artean egingo da, segurtasun-distantziarekin, maskarekin, eskuen higienearekin eta aireztapenarekin.
Gipuzkoan Batxilergoko 371 ikasle aurkeztuko dira, 175 emakume eta 196 gizonezko eta 279 euskaraz eta 93 gaztelaniaz. Bestetik, Bizkaian matrikulatu diren 563 ikasleetatik 280 emakumezkoak dira eta 283 gizonezkoak, 375k euskaraz egingo dute azterketa eta 188k gaztelaniaz. Azkenik, Araban, izen eman duten 371 ikasleetatik 175 emakumezkoak dira eta 196 gizonezkoak, euskaraz 279 arituko dira eta 92 gaztelaniaz.
Era berean, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 47 ikasleetatik Gipuzkoan 13, Bizkaian 29 eta Araban 4 aurkeztuko dira; falta den ikasleak UPV/EHUn egiteko baimena eskatu du campus jakin batera adskribatu gabe.
Lehen deialdian 12.782 ikasle
Ekainaren 8an, 9an eta 10ean egindako lehen deialdian 12.782 ikasle aurkeztu ziren, horietatik 4,618 gipuzkoarrak: 4.346 batxilergokoak eta 272 Lanbide Heziketakoak. Batxilerretik aurkeztutako 11.654 ikasletik %97,29ak gainditu zuen sarbide-proba eta 300 baino zertxobait gehiagok suspenditu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión