Matematika olinpiadak, artxiboko irudian.
59. Olinpiada Matematikoa

Tristán Romerak, Javier Belausteguigoitiak eta Ibai Martínezek lortu dituzte Azken Faserako txartelak

Bilbon izandako proban 40 ikaslek hartu zuten parte

DV

Jueves, 2 de febrero 2023, 13:02

Tristán Romerak, Javier Belausteguigoitiak eta Ibai Martínezek lortu dituzte 59. Olinpiada Matematikoan Euskal Autonomia Erkidegoan jokoan ziren txartelak eta orain gainerako autonomia erkidegoetan sailkatu diren ikasleekin batera arituko dira lehian Leonen izango den 'Azken Fasean'. Guztira, Bilbon izan zen azterketan 18 ikastetxetako 40 ikasle aurkeztu ziren, 26 mutil eta 14 neska.

Publicidad

Denek norbanako modura eman dute izena eta probak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izan dituzte, tartean hainbat problema ebatziz. Hauetarako kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak erabiltzea debekatua zegoen.

Orain, 'Fase Lokal' honetan txartela lortu duten EAEko hiru ikasleak gainerako autonomia erkidegotako ikasleekin lehiatuko dira arau berdinen pean. Guztira 77 partaide izango dira Leonen martxoaren 10etik 12ra. Horretaz gain, tokiko faseetan ondoen sailkatutako neskek, gehienez ere 15 izanik, Europako Emakumezkoen Olinpiadarako (EGMO) taldearen hautaproban parte hartuko dute. Lehia Portoroz-en (Eslovenia) izango da 2023ko apirilean.

Final nazional horretako lehen sei sailkatuek osatuko dute uztailaren 2tik 13ra Chiban (Japonia) jokatuko den Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko duen talde olinpikoa.

Espainiako Errege Matematika Elkarteak antolatzen du olinpiada eta EAEn 'Fase Lokala' UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak bultzatu du. Azterketa urtarrilaren 20an egin zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad