Hiru bideo baleek nola ikusten duten irakasteko
UPV/EHUko Elena Vecino katedraduna 'Aprende con Danio' zientzia dibulgazioko plataformarekin elkarlanean ari da aurkikuntzak azaltzen
DV
Lunes, 7 de febrero 2022, 13:39
Nola ikusten dute baleek? Etxeko txikiak galderak egiten hasten direnean ez dute amaierarik izaten. Lehenari bigarrenak jarraitzen dio eta askotan sakonago joan nahi dutenez 'zergatik?' mordoa ere gehitzen dituzte. Bada, UPV/EHUko Elena Vecino katedradunak lagungarri izan zaitezkeen hiru bideo garatu ditu haurrei baleek nola ikusten duten modu didaktikoan irakasteko.
Publicidad
Bide horretan 'Aprende con Danio' adingabeentzako zientzia dibulgazioko kanalaren laguntza izan du eta 2019an Sopelan hondartuta aurkitutako balearen begiari buruzko ikerketan bere ikertaldeak egindako aurkikuntzak baliatu ditu.
Lehen bideoan ikertzaileak balearen aurkikuntzari buruzko istorioaren berri ematen du, zerea hondartzan agertu zenetik, eta baleen begiei buruz zer jakin duten adierazten du, halaber; betilerik ez dutela adibidez, edo, behar dutenean, begia kanpora atera dezaketela.
Bigarren bideoan, ikertaldeak are gehiago sakontzen du zereen begiaren funtzionamenduan, eta arreta berezia jartzen du Müller-en zeluletan, beste animalia batzuen axiomekin batera haien birsorkuntza laguntzen baitute. Mikroskopioetako argazkiekin eta aurkikuntza horietako batzuekin ikertaldeak 2020an UPV/EHUn egindako erakusketa azaltzen du, orobat.
Azkenik, hirugarren bideo batek argazki erakusketa hori ikusmen desgaitasuna dutenentzat nola egokitu duten azaltzen du, bai eta ikusmen urria duten pertsonen sentipenak ulertzeko esperimentu bat ere.
Publicidad
Bideo horiek Youtubeko kanal honetan ikus daitezke. Bideoen amaieran zenbait neska eta mutilek aztertutako balearen irudikapenen bidez izandako partaidetza ageri da.
Elena Vecino UPV/EHUko Zelulen Biologia eta Histologiako katedraduna Oftalmo Biologia Esperimentaleko ikertaldeko zuzendaria da. Talde horrek Sopelako (Bizkaia) hondartzan hondartuta aurkitu zuen balea, 2019an, eta begiaren funtzionamendua ikertzeari ekin zion, bai eta ikusmenaren gaixotasunei, glaukomari kasu, ikerketa hori nola aplikatu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión