El navegador no soporta este reproductor de Video.

Perseverance roverra eta helikopteroa Jezero kraterrean Marten. NASA/JPL-Caltech

Marteko meteorologiaren azterketan parte hartu du UPV/EHUko talde batek

Perseverance roverretik «xehetasunez» egin da lana eta Nature Geoscience aldizkarian argitaratu da

DV

Lunes, 9 de enero 2023, 17:02

UPV/EHUko ikertzaile talde batek Marteko metereologia aztertzeko egindako azken ikerketan parte hartu du, Perseverance roverretik egin dena MEDA instrumentuak erabilita. Tenperatura, presioa, haizea, hezetasuna eta Marteko atmosferan beti esekita dagoen hautsaren propietateak izan dira neurgai duela bi urte, 2021eko otsailean Jezero kraterrera heldu zenetik.

Publicidad

Nature Geoscience aldizkariaren urtarrileko alean argitaratu dira lehen emaitzen arabera azken ikerketa honetan MEDAk zehaztasun handiko neurri metereologikoak eman ditu, bai eskala lokalean zein planetaren eskala globalean. Hau da, ezarria dagoen tokitik milaka kilometrora gertatzen denari buruzko informazioa bildu ahal izan du. «Horrek guztiak Marteren klima hobeto ezagutzea eta erabiltzen ditugun iragarpen-ereduak hobetzea ekarriko du», adierazi du Agustín Sánchez Lavegak, UPV/EHUko talde-buruak.

Besteak beste, atmosferan 2022ko urtarrilaren hasieran garatu zen hauts-ekaitz beldurgarri batek eragindako aldaketak xehetasunez karakterizatu ahal izan ditu. Haize bolada gogorrez gain tenperaturan eta presioan bat-bateko aldaketak eragin zituen, ikerketaren lehen emaitzek azaldu dutenez.

Urtaroetan zehar, Jezero kraterreko airearen batez besteko tenperatura eta izan duen bilakaera neurtu du. Planetaren ekuatoretik gertu zeropetik 55 gradu ingurukoa da, baina gauaren eta egunaren artean asko aldatzen da, «50-60 graduko alde tipikoekin». Egunaren erdiko orduetan, gainazala berotzeak mugimendu zurrunbilotsuak sortzen ditu airean, aire-masak (konbekzioa) igotzearen eta jaistearen ondorioz. Aire-masa horiek gaua iristean eteten dira, airea egonkor bihurtzen denean.

Ez da egindako aurkikuntza bakarra izan. Marteko atmosfera ahularen urtaro-aldaketa ere xehetasunez erakusten du, bai eta eguneko ziklo konplexu eta aldakor bat ere, atmosferako marea termikoek modulatua. Marteren eguzki-egunak Lurrekoak baino zertxobait gehiago irauten du, 24 ordu eta ia 40 minutu eta Agustín Sánchez Lavega Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EIB) katedradunak eta Mars 2020 misioko koikertzaileak adierazu duenez «bere azpimultzoekin, eguneko intsolazio-zikloari jarraituz, hautsaren kantitateak eta atmosferako hodeien presentziak eragin handia dute».

Publicidad

Aurrerapenak azaltzen duenez Marteren meteorologia ezagutzea erabakigarria da planeta horretara etorkizunean egingo diren giza espedizioak prestatzeko. Orain, UPV/EHUko Planeta Zientzien Taldeak parte hartu duen ikerketaren bitartez proiektuak beste pausu bat eman du, Nature Geoscience aldizkariaren urtarrileko alean argitaratutako emaitzen lehen aurrerapenean ikus daitekeen modura.

Zehazki, UPV/EHUko taldea, Agustín Sánchez Lavegak, Ricardo Huesok, Teresa del Río Gaztelurrutiak eta Asier Munguira doktoregoko ikasleak osatua, tenperaturaren eta presioaren urtaroko eta eguneroko zikloen azterketaren buru izan da, baita prozesu oso desberdinek beste denbora-eskala batzuetan eragindako aldaketa handien buru ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad