Xan Airek irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria
Bigarren saria ex aequo eman zaie Tolosaldeko eskoletako esku hartze bat eta Orioko gazteen hizkuntza-bizipenak aztertzen dituzten bi lani
Martes, 29 de noviembre 2022, 14:31
Ipar Euskal Herriko ikastoletan euskara sustatzeko esperientzia baten gaineko lanarekin irabazi du Xan Airek Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2022eko edizioa. Bigarren saria Imanol Artola Arretxek eta Iñaki Beristain Agirrek partekatu dute, hurrenez hurren Tolosaldeko eskoletako esku hartze bat eta Orioko gazteen hizkuntza-bizipenak aztertzen dituzten lanengatik.
Publicidad
Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzten sarien banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da Bilbon; UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, 12etatik aurrera. Ekitaldian parte hartu ahal izateko abenduaren 12a baino lehen txillardegihausnartu@soziolinguistika.eus helbidera idatzita izena ematea beharrezkoa da.
2.000 euroko lehen saria eman dioten lanaren izenburua 'Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan' da. Artikulu horretan, Xan Airek «Ipar Euskal Herriko testuinguru erdaldunean eraman lanketa kolektibo bezain intuitibo bati aztarna egituratu bat finkatu nahi dio, elkarrekintzak haurren artean euskararen erabilera ez formala eta espontaneoa areagotzeko korrelazioa hizpide nagusitzat hartuz». Epaimahaiaren arabera, lan iradokitzailea da eta norabide interesgarrian kokatua. Ongi harilkatutako kontakizuna egiten duen artikulua da. Esku hartze baten deskribapena egiten du eta oso ongi lotuta aurkezten ditu argudioak eta ondorioak. Zurkaitzaren rolari eta adin desberdineko ikasleen arteko harremanari arreta eskaintzea interesgarri ikusten da. Elkarrekintzak hizkuntza-erabilera duen eragina aztertuz, ikuspegi pedagogikoa eta soziolinguistikoa gurutzatzen ditu:; potentzial handiko esku-hartze ildoa da. Nabarmentzekoa da eskolatik bertatik eginda dagoela; ez dela kanpo begira, barne-begirada baizik«. Xan Airek Frantses letrak eta euskal filologia ditu ikasiak. Kazetaritzan aritua, Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea da, baita soziolinguistika-dibulgatzailea ere.
Tolosatik Oriora
1.300 euroko bigarren saria, esan bezala, ex aequo jasoko dute 'Tolosaldeko ikasle eusleak' lanaren egile Imanol Artola Arretxek eta 'Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa' egin duen Iñaki Beristain Agirrek.
Tolosaldeko DBHko ikasgeletan, Aldahitz Ikerketak lantokietarako prestatutako metodologia moldatuta, martxan jarri den lau asteko proiektua aztertu du Imanol Artolaren lanak. Epaimahaiaren ustez, «ondo egituratutako eta ongi dokumentatutako lana da. Esku hartze aplikatu baten balorazio zientifikoa egiten du, ekintza eta hausnarketa lotuz. Balorazio errealista egiten du. Gazteak esku hartzean inplikatu izana nabarmentzen da. Genero ikuspegia ere kontuan hartu da lanean. Beste testuinguru soziolinguistikoetan erabilgarria izan daiteke».
Publicidad
Iñaki Beristainen antropologia lanean, berriz, «datu esanguratsuak aurkezten dira Orio udalerriko gazteek hizkuntzekin (batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko, euren sare soziala eta hizkuntza-komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko».
«Lanak eskema akademikoa jarraitzen du, oso modu zuzen eta ordenatuan. Iritziak eta lekukotzak ondo tartekatuta daude azterketaren kontakizunean. Familiatik euskaldundutakoak eta euskara eskolan ikasitakoen azterketa interesgarria da. Beste artikulu eta ikerlan batzuetan agertutako ondorioekin bat egiten du lanak», adierazu du epaimahaiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión