Abuztuaren 9an amaituko da Abordatzeran izen emateko epea
Berritasun modura antolakuntzak «pirata izaerarekin lotuta dagoen galdetegia» erantzutera animatu ditu partaideak eta identifikatu diren kofradiaren koloreko kamisetekin parte hartzera deitu
Aste Nagusiko astelehena egun berezia izan ohi da Donostiako Piratentzat, egutegian gorriz markatutako horietako bat, zapia lepoan Donostia abordatzeko eguna baita. 2003an antolatu zuten lehenengoz eta ordutik urtez urte haziz eta egonkortuz joan da Abordatzea. Nola ez, aurten ere programan leku berezia duen egitasmorako izen-emateko epea irekita da abuztuaren 9ra arte. Orduan izango da txanden zozketa.
Publicidad
Abordatze jarduera arrakastatsuenetakoa da, baita antolatzeko lan gehien eskatzen duenetakoa ere. Nahi duen orok donostiakopiratak.eus webgunean sartu behar du abordatzearen atalean klik egin, eta izena emateko prestatu duten galdetegia bete. Amaitzean mezu bat jasoko dute, parte hartzeko arauekin eta irizpideekin, eta baltsa muntatzeko zein txanda egokitu zaien ere jakinaraziko zaie. Izan ere, ekimenak Euskal Herri osoko jendea ez ezik, atzerritarrak ere bildu ohi ditu eta badira urteak milaka pertsonatik gora itsasoratzen direla Kontxako badia baltsaz bete eta hiria abordatzeko.
Ohi bezala, baltsa bakoitzeko izen emate bakarra egin beharko dute Piratek kide guztien datuak sartuz. Era berean, baltsa bakoitzeko arduradun bat izendatu beharko dute antolakuntzarekin harremanetan egoteko. Azkenik, berritasun modura antolakuntzak «pirata izaerarekin lotuta dagoen galdetegia» erantzutera animatu ditu partaideak eta identifikatu diren kofradiaren koloreko kamisetekin parte hartzera deitu.
Goizeko lehen orduan hasiko dira arratsaldeko abordatzea prestatzen, kaiko arranpan hainbat materialez eta apaingarriz jositako ontziak eraikitzen. Bertan baltsak eraikitzeko ordu eta erdiko tartea izango du eta ziur, ohi bezala, denetariko ontziak osatuko dituztela: batzuek poltsa puzgarri zuriak, sokak eta egurrezko paletak; beste zenbaitek itsasoko olatuei aurre egiteko hamaika koloretako flotagailuak eta globoak baliatzen dituzte eta bada pirata finen antzera masta, bandera eta guzti itsasoratzen denik. Ostean herri bazkaria izango da 14:00etan eta kaira joango dira txupinazoa bota eta 17:00etan abordatzeari ekiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión