Las diez noticias clave de la jornada

Malkovichen hamaika aurpegi eta erretratu

San Telmo Museoko 'Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich' erakusketa azaroaren 17ra arte dago zabalik

Haizea Furones

Donostia

Domingo, 29 de septiembre 2019, 08:14

Zinemaldiarekin bat egin du, aste honetan zehar, San Telmo Museoko 'Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich' erakusketak. Azaroaren 17ra arte, doako sarrerarekin ikusi daiteke aktorea Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon eta Andy Warhol bihurtuta.

Publicidad

Guztira, erakusketak 61 argazki biltzen ditu, txuri-beltzean eta koloretan, eta horietan John Malkovich aktorea argazkilaritzaren historiako irudi ezagunetako pertsonetan eraldatzen da. Argazki horiek Sandro Millerrek hautatuak eta egindakoak dira.

2013an, bere karreran eragina izan duten argazkietako gizon eta emakumeak omenduko zituen proiektua hasi zuen Sandrok. Argazkilaritzako maisuei omenaldia ere bada proiektua, Millerrengan inpaktua izan duten argazkiei omenaldia egiten die.

Besteak beste, ikusi daitezke Irving Penn-ek Truman Capote-ri izkina batean egindako argazkia; Bert Stern-ek Marilyn Monroe-ri egindako argazkiak; ama emigratzailearen irudia, Dorothea Lange-rena; Robert Mapplethorpe-ren autoerretratua errifle batekin; John Lennon eta Yoko Ono-ren irudi ikonikoa, Annie Leibovitz-ena; Diane Arbus-en esku-granada bat duen mutil baten argazki klasikoa; Richard Avedon-en erlezaina.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad