Maiatzean eta ekainean egingo da aurtengo gazteentzako antzerki topaketa
Gazteek, antzerkiarekin harremanetan jartzeko, bai antzezle, bai sortzaile moduan, martxoaren 10a baino lehen eman beharko dute izena ekimenean
DV
Sábado, 18 de febrero 2023, 08:50
Aurtengo gazteentzako antzerki topaketak udaberrian helduko dira Donostiara. Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatu du XXXIV. Gazteen Antzerki Topaketa: maiatzean eta ekainean izango da.
Publicidad
Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai antzezle, bai sortzaile moduan, agertokien gainean edo atzean, eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz.
Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.
Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ezingo dute profesionala izan eta 14 eta 30 urte arteko adina izan beharko dute taldekideek.
Topaketan parte hartzeko, eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, 2023ko martxoaren 10a baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión