Hiritarrak | Ainara Manterola
«Kirol lesioen prebentzioak eta berreskuratzeak integralak behar dute izan»Ikutza mugitu ezinik, krisalidan den larba tximeleta bihurtu eta hegan egingo baitu
Orioko plaiarako bidean, ahateak daude. 'Patotan' deitzen diote bertakoek leku horri. Ba, 'Patotan' bada Ainara Manterolaren eta Juan Manuelen ametsa errealitate bihurtua, Zuhegan izeneko jarduera fisikoa, kirola eta osasuna helburu duen zentroa. 'Zentro' baino gehiago, kirol-gaztelu modernoa. Ainara eta Jon Manuel bazkideak dira bertan. Biak futbolariak. Jon Manuelek Azkoitiako Anaitasunean dihardu. Ainara Erreal Soziedadekoa izan zen, lotailu gurutzatu-haustura izan arte. Ainarakin izan ginen hizketan, itsasadarraren aurrean. Patotan. Oriotar peto petoa, egun, Ainara Donostiako Saguesen bizi da bikotearekin. Patotan, 'Muroan'.
Publicidad
– Azaldu tximeletaren kontu hori. Zergatik Zuheganen ikur? Zergatik elastiko, praka eta sudaderetan irakurtzen den 'Ez dadila hegalaldia eten' lelo hori?
– Nire familiaren erreferente, irudi eta ikur nagusia izan da beti mitxeleta. Metamorfosi kontu bat. Guk uste, denok gara gauza itxuraldaketarako. Kostata bada ere. Minaz bada ere. Jakin badakigu, krisalidan, mugitu ezinik dagoen larba pinpilinpauxa bilakatuko dela eta hegan hasiko. Badakigu ere, ez bakarrik familian baizik eta zentro honetan jarduten dugun denok, kasu askotan hegan egiteko, lurrean arrastaka ibili beharko duzula luze... Gu izan go gaituzu lagun bai arrastaka zaudela bai hegalak zabaldu orduko.
«Eta prozesu horren pauso guztietan nutrizionistak, medikuak, entrenatzaileak, fisioak eta... psikologoak hartu behar dute parte. Kohesio eta koordinazio osoan»
– Nortzuk biltzen ditu erabili izan duzun 'denok' hitz horrek?
– Joan Manuel eta biok gara Zuheganeko sortzaileak; Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan graduatuak, badugu espezializazio zehatz bat, mugimenduaren kalitate zein balorazioan, indar entrenamenduan eta lesioen errekuperazioan. Gurekin batera, oraintxe orkatilaren lesioen tratamenduan sakonduko duen ikastaro batean dagoen Maider Alvarez fisioterapeuta, kirol eta pediatria arloan esperientziaduna; gehi hiru entrenatzaile: Maddalen Fuentes, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zientzietan graduatua ere, futbol entrenatzailea izan da; Ignacio Renovalesek eskarmentua dauka horren polita, horren gogorra, horren benetakoa den 3.mailako futbolean. Gurekin ere, entrenatzaile, Andoni, Gehi nutrizionista, gehi medikua (Eder Etxeberria) Gehi...
– Ez esan jende gehiago dagoela taldean. Kirol gaztelu honetan denek dutela kabida eta espazioa begi bistakoa da baina, zein, nor gehiago behar duzue?
– Ez duzu inoren falta sumatzen?
–Ba, egiari zor... ez dakit ba.
– Garrantzi ikaragarrizko profesionalik. Noraezekoa: Psikologoa.
– Jakina! Eta nor dugu beti erne?
– Elena Beltza Nuñez. Psikologia ikasi zuen EHUn eta Bartzelonako Autonomoan hainbat master eginda da familia eta kirol psikologian. Barçaren La Masian ibilia da tutore eta koordinatzaile. Hemen denok dakigu psikologoa behar duzula ondoan zure lesioaren une guztietan. Prebentzioan barne. Eta psikologoak ezin du inoiz galdu entrenatzaileekiko, medikuarekiko, gorputz mugimenduaz arduratzen garenekiko, nutrizionistarekiko kontaktua. Ezinbestekoa baita zure indarberritze prozesuan. Bai maite duzun kirola egiteko aukera berria duzunean bai atsegin zenuen jarduerari uko egin behar diozunean.
Publicidad
– Gutako askok sentitu izan dugu beldur hori baina, azaldu zuk, goi mailako kirolaria izanda, lesio larria jasan izan duzuna, lesionatuak zaintzen eta indar berritzen dituzuna...
– Hasieran mina da. Eta sendatu/sendotu/indarberritu ondorengo lehen momentuetan, zelaira, pistara, kantxara ateratzen zarela, mn hori berpiztuko ez ote den ikara. Errehabilitazio prozesuan ere mamuek inguratzen zaituzte. Nintzena izatera bueltatuko ote naiz? Eta ez badut lortzen... zer? Kirola baztertzea ezinbestekoa bada , laguntza beharko duzu ere, zure burua zure jarduera fisikoa desiratzen ez zenuen mundu berria batera egokitzeko.
– 'Mugimendua' da etengabe aipatu didazun hitza baina beti beste bat erantsiz, 'kalitatea'.
– Nola bestela? Kontua ez da mugitzeagatik mugitzea. Gakoa, ondo egindako mugimenduan datza. Jakin behar duzu zer, nola, zertarako. Kontuan izan behar dituzu mugimenduaren patroiak, parametroak. Hemengo guztiontzat mugimendua bizitza, medikuntza, osasuna, askatasuna da; ongizate fisikoa zein mentala. Hori guztia lortu nahi izatera, zaindu beharko duzu egiten duzun mugimendu hori. Hemen ikasiko duzu indarra erabiltzen, burdina, pisuak... Hemen hasiko zara zure gorputza entenditzen. Eta gu ere zurekin batera trebatuko gara. Etengabeko formakuntzan gabiltza. Astero gutako bat ikastaro espezializatu batera doa eta bertan ikasitakoa besteekin partekatu. Aurrera eta azkar doaz jarduera fisikoaren eta kirolaren inguruko ikerkuntzak baina luzea da bidea.
Publicidad
– Zertan jardun beharko lukeen zientziak, zure ustez?
– Gustatu litzaidake lesio bat konpontzeko ebaketak hain inbasibo eta agresiboak ez izatea; manera kontserbadoreagoak bilatzea hausten zarenerako...
– Ematen du goi mailako kirolariak baino ez dituzuela hartzen.
– Ezta pentsatu ere. Sedentarismoak jota den jendea martxan jartzea da hartzen ditugun plazer handienetarikoa. Eta emakumeak badira, zer esanik ez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión