Donostian galdutako objektuen bilgunea

Aurten, Udaltzaingoak galdutako 3.300 objektu inguru errekuperatu ditu. Iaz, 9.100 inguru

Haizea Furones

Donostia

Domingo, 24 de marzo 2019, 17:29

Mugikorrak, ordulariak, diru-zorroak... Askotariko gauza, dokumentu eta objektuak jasotzen dituzte, egunero, Udaltzaingoak Morlans Biribilgunean duen egoitzan. Aurten, orain arte, 3.300 objektu inguru errekuperatu dituzte; iaz, 9.100 inguru.

Publicidad

Horrek esan nahi du, Martin Ibabe herri segurtasun eta babesaren zinegotziaren arabera, galdutako objektu guztien %10a jasotzeko gai direla, gutxi gorabehera. Zentzu horretan, hiritarren jarrera eredugarria dela uste du.

Balio urriko objektuak ikusgai egoten dira hilabetez, eta gero zenbait erakundetara bidaltzen dira erabiliak izan daitezen. Baliozko objektuei dagokienez, sarreran egongo dira, hilabetez baita ere, ikusgai. Hilabetea pasatuta erakusketara pasako dira. Bertan, bi urtez geldituko dira.

Jasotzen dituzten objektu guztiei argazkiak ateratzen dizkiete, eta Udaltzaingoaren webgunean jarri ikusgai, jabeak errazago topatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad