Dionysus Fagot taldeak 'Haizea harietan' kontzertua eskainiko du Miramongo Matineean

Donostian izango dira, larunbatean, hilak 9, Irene Echeveste (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Delphine Dupuy (biola), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa) eta François Proud (fagota) musikariak

Jueves, 7 de febrero 2019, 21:24

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen duen Miramongo Matineeak zikloak denboraldiko bederatzigarren kontzertua izango du larunbatean, otsailak 9, orkestraren egoitzako auditoriumean, Dionysus & Fagoten taldearekin. Euskal orkestrako kide diren Irene Echeveste (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Delphine Dupuy (biola), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa) eta François Proud (fagota) musikariek osatzen dute taldea, eta 'Haizea harietan' kontzertua eskainiko dute.

Publicidad

Orkestrak jakinarazi duenez, aro klasikoko obrek osatuko dute programa. Aro berekoak izan arren, konposizioak oso ezberdinak dira. Horrela, Wolfgang Amadeus Mozart-en 'Fagot eta biolontxelorako sonata' lanarekin hasiko da programa. Bere forma originalean interpretatu beharrean, normalean bi biolontxelo edo bi fagotekin jo ohi da obra, baina Dionysus & Fagot taldeak jatorrizko konposizioa errespetatuko du.

Jarraian, Juan Crisóstomo de Arriaga euskal konpositorearen '1. Hari-laukotea' entzun ahalko da, eta ondoren, Carl Maria Von Weber-en 'Andante & Rondo ongarese' lanaren bariazioak entzun ahalko ditu publikoak, Michael Rot-en moldaketarekin. Edward Elgar musikagile britainiar autodidaktaren poema batekin bukatuko da kontzertua, Trevor Cramer-en moldaketarekin.

Sarrerak eskuragarri daude Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaal auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad