Azkoitin ditu Aitorrek argazkikoa bezain eder eta sendoak diren idiak. Lau ditu, lau txapeldun. IÑIGO ROYO

«Arzadunen markari heldu nahi izan genion eta erratu genuen Oiartzunen»

Aitor Aizpurua (gehi June eta Nahia alabak eta Edurne emaztea)Idiak plazan eta bixigua parrillan

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 2 de septiembre 2025, 06:59

Eltze askotako burruntzali halakoa, sarri ikusi dugu Euskal Telebistako pantailetan, sukalde inguruko saiotan. Izan ere, Asteasun jaioa, Azpeitian bizi eta Azkoitian ez bakarrik idiak eta baserria ('Urrategi') baizik eta ospe handiko Isidro Erretegia du Aitorrek. Bertan jarduten du parrillero. Itxita da egunotan jatetxea, 23an irekiko. Helduko diote ohiko menuari, beti garaiko eta hurbileko arrainak, haragiak, berdurak. Erkizia du bigarren abizena Aitorrek. Pasa asteburuan Senda Vivan izan da familia osoa. Gu La Perlan elkartu ginen. Hara baitziren etorriak, uretan gozatzeko. Solasaldiaren gaia, Oiartzunen izandako Kintopekoko idi proba. Ederki aritu arren, hirugarren postuan geratu ziren, 53 plaza eginak. 62 lortu zituen Arzadunek. 54 Ipiñarrietak.

Publicidad

– Proba ona egin zuten 'Txato'-k eta 'Moro'-k.

– Bai. Ez dira batere idi txarrak. Txispa dute baina oraindik ez dira 'Beltza' eta 'Gorri' bezain fidagarriak. Lentoagoak dira bi horiek, baina seguroagoak ere. Horiek hartuko dute parte hilaren 9an Elorrion izango den txapelketan. Bertan, lehiakide gogorrak aurkituko ditugu: Lopategi, Olatzar...

«Pareja bateko idiak lentoak dira, baina seguruak oso. Beste biak, gazteagoak izanik, biziagoak dira, txispa handiagoa dute, baina ez dira besteak bezain fidagarriak. Txispadunak atera genituen kanposantu ondoko plazara»

– Zure itzainek ere lan kategorixekoa burutu zuten.

– Itzain onak baitira Asier Alegria eta Iñaki Urrutia. Hala ere, hirugarren geratu ginen okerreko erabakia hartu genuelako.

– Non egin zenuten ba akats?

– Erraza zen plaza. Ondo zihoan harria zoruan. Bazen beta plaza asko betetzeko. Baina gu 62 famatu horiek buru zituzten Arzadunen idiek eta Jagoba zein Asier itzainek jarritako erritmoan erori ginen. Gaizki. Gure jokoa egitera atera behar izan genuen eta ez besteenari heltzera. Beti izan ginen topera, dena emanda, eta azkenean, asfixiatu. Askoz hobeto neurtu zituzten beraiek denbora eta erritmoa. Proba ona egin genuen, baina 54 bete zituen Ipiñarrieta igualatzeko edo gainditzeko gauzak ginela uste dut nik.

– Bueno, ez duzue hurrengo plazan oker bera egingo. Eta hurrengo plaza Sigma probalekua da, San Bartolome Saria...

– Elgoibarren, 15ean. Kintopeko proba da (badakizue, idi gazteek konpetitzen dute bertan, urte horretan plazan hasi diren horiek...), Sigma Probaleku Herri Kirol Elkarteak antolatua. 'Txato' eta 'Moro'-rekin joango gara. Idiak, Asier, Iñaki eta hirurok bezala, plazan probatu eta trebatzen baitira.

Publicidad

– Noiztik afizioa?

– Gazte-gaztetatik. Aitona Bitorianok eta Aita Josek animaliak izan zituzten Asteasuko gure baserrian eta ni beti hortxe. Hasi nintzen Getariako Jose Mari Urki laguntzen eta nire zaletasuna ikusita, idi pare bat erregalatu zidan.

– Idiak maneiatzen eta plazan gobernatzen ikasi behar...

– Ibiliaren ibiliz ikasi da hori.

– Badirudi ederki asko ikasi duzula. Bai kintopekotan bai proba ofizialetan Azkoitiko, Gipuzkoako, Euskadiko, Gatikako, Errezilgo probak gainditu izan dituzue. Eta ez dakit zenbat ohorezko herriko manta...

Publicidad

– Beti nahi baino gutxiago. Apustutan ere gustura gabiltza. Polita izan zen, esaterako, martxoak 16an Urretxuko Ipiñarrietaren kontra jokatu genuena. Azkoitiko Gurea probalekuan.

– Oiartzunen egindako akatsa segituan konponduko duzuela jakinda, zer bestelako ondorioetara iritsi zinen plazan?

– Izugarri gustatu zitzaidan giroa. Jendetza arrimatu zen kanposantu ondoko plazara. Eta zaletu horietako asko gazteak ziren. Gazteak eta kaletarrak ere. Afizioa ari da zabaltzen, aberasten.

– Sasoi betean dauden animaliak norgehiagoka noblean ikustea izugarrizko espektakuloa baita. Egia al da Santanderretik ere ekartzen duzula albaitaria zure idiak artatzeko? Edurne emazteak kontatutako istorioa da.

Publicidad

– Kantabriatik, bai. Sendatu dira dagoeneko eta antibiotikoek ematen duten palizatik ari dira errekuperatzen, baina izan zuten birus antzeko bat, arnasa ondo, egoki, eroso hartzen uzten ez ziena. Artatu zituen albaitariak eta kostata (ez genekien eta infekzioa edo birusa ote zen) beren onera etorri dira.

– Mugikorrean gordetzen dituzun bideo ugarietako batean zu, June eta Nahia agertzen zarete idiak entrenatzen.

– Laster bueltatuko dira ikastolara June eta Nahia, baina Oiartzungo Idiyazaleak elkarteak antolatutako proba eta gero, 'Txato'-k eta 'Moro'-k entrenamendu pixka bat behar zuten, eliteko kirolariek egiten duten antzeko zerbait, arina, ez fortzatua, erlaxatzeko, baina sasoia galdu gabe. Eta hara joan ginen hirurok, entrenatzera Ondo pasatzera ere.

Publicidad

– Zer nolako harremana duzue animaliekin?

– Ona eta gozoa. Larrean daudenean, kaso egiten digute gure ahotsak entzuterakoan. Kariñosoagoak dira helduak eta libreago jokatzen du esandako txispa dutenek bai, baina berdin gozatzen dugu laurekin. Eta gozatzen dute beraiek. Dutxa garaian esaterako.

– 23 arte ez duzue erretegia irekiko. Nobedaderik?

– Ez. Parrillan egingo dugu itsasoak, lurrak eta aireak emango diguna. Arraina eta haragia. Garaikoa eta tokikoa. Zertan aldatu behar ahoan gozoa dena?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad