Afusilatuen oroimenez 2014an jarritako eskultura inauguratu zeneko argazkia.

Oroimen historikoa berreskuratzeko bisitak

1936ko estatu kolpeko eta frankismoaren garaiko gertaera nagusien guneak ezagutu ahal izango dituzte Donostian DBH-ko ikasleek

dv

Martes, 2 de febrero 2016, 15:27

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak aurten ere antolatu ditu 'Donostiako Oroimen Historikoaren Ibilbideetako' bisita gidatuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei ezagutzera emateko 1936ko estatu kolpearen ondorioz sortutako Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar gertatutakoak.

Publicidad

«Giza Eskubideak ezagutzera emateko lanean, eta oroimen historikoa lantzeko ahalegin honetan, garrantzitsua iruditzen zaigu gazteek 1936ko estatu kolpearen ondorioz piztutako Gerra Zibileko eta diktadura frankistako gertaera lazgarriak ezagutzea. Testuinguru horretan, ibilbide honen bidez Donostian gertaturikoa gerturatu nahi diegu, bereziki, belaunaldi gazteei. Hala, aukera aparta dela uste dugu ikasleei hiriko historia, oroimen historikoa eta giza eskubideen urraketen gaia hurbiltzeko, ikastetxetik kanpo historia modu interaktiboan lantzeko eta haiengan jarrera kritikoa sustatzeko. Ibilbideak, ikastetxean urtean zehar landuko den gaia osatzea nahi genuke, eta, horretarako, ikasgelan lantzeko prestatu den material didaktikoaren laguntza izango dute», azaldu du udalak

Hauek dira ibilaldian zehar bisitatuko diren 1936ko estatu kolpeko eta frankismoaren garaiko Donostiako gertaera nagusien guneak:

1.- Easo plazako kioskoa (abiatzea)

2.- Garai bateko suhiltzaileen eraikineko sotoa (gatazka lekua)

3.- San Jose ikastetxea (atxikitze lekua)

4.- San Martzial kalea 48-50 (bonbardaketa lekua)

5.- Txurruka kalearen eta Askatasunaren hiribidearen bidegurutzea (komunikabideak eta zentsura)

6.- Maria Cristina hotela (borroka lekua)

7.- Nautikoaren pasabidea (fusilamendu lekua)

8.- Omenezko eskultura

Ibilbideak ordu eta erdiko iraupena izango du eta martxoaren 1etik apirilaren 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera izango dira, 9:00etatik 17:00etara, aukeratzen den ordutegian. Izen ematea egin daiteke info@komazk.com helbide elektronikoan edo 943 456000 telefonora deituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad